Basoilar
Basoilarra (Tetrao urogallus) tetraonidae familiako hegaztia da[1]. Bere familiako kide handiena da. Glaziazio aroko erlikia kontsideratzen da, izan ere klima epeldu ahala basoilarra eremu hotzerara eta mendialdera mugatuz jan baita. Horrela beraz Iparraldeko Europan eta Asian hedatua dago eta Kantauriar mendikatean eta Pirinioetan oraindik ale batzuk geratzen dira.
Basoilar | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Generoa | Tetrao |
Espeziea | Tetrao urogallus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | arra: 3,8 kg (helduen pisua) emea: 1,97 kg (helduen pisua) 53 g (pisua jaiotzean) |
Zabalera | 106 cm |
Kumaldiaren tamaina | 7,3 |
Errute denbora | 25 egun |
Arrautza | |
![]() |
Euskal Herrian Larra-Belagoa aldean daude azken aleak, Zuberoa, Nafarroa eta Bearnoaren muga artean[2][3].
Oro har, espeziearen egoera munduan ez baldin bada larria, Euskal Herrian eta gure inguruan basoilarrak desagertzeko arrisku larrian daude.
DeskribapenaAldatu
Basoilarrak sexu dimorfismo nabarmena du, bai tamainari dagokionez eta baita koloretan ere.
Arra handiagoa da, 3'3 eta 6'7 kg arteko pisua du, 74-115 cm neurtzen ditu eta hego zabalera 1'2 metrotakoa da[4]. Kolore iluna du, gris iluna bizkarraldean eta sabelaldean eta arre iluna hegoetan. Dizdira metaliko berdeak ditu bularraldeko lumetan. Arraza batzuek luma zuriak dituzte sabelaren atzealdean eta isatsaren azpialdean. Haizegailu gisa irekitzen du isatsa. Burua ere iluna da eta begien gainaldean bekain gorriak ditu. Mokoa boli kolorekoa da eta azpian bizar itxurako lumak ditu[2].
Emeak txikiagoak dira. Arren pisuaren erdia dute, 1'5-2'5 kg, 54-64 cm-ko luzera eta 70 cm-tako hego zabalera dute[5]. Bizkarraldea arre kolorekoa da, luma beltzez jaspeztatua eta sabelaldea argiagoa da, horixka antzekoa.
Sexu bietako kideek orbain zuriak dituzte sorbaldetan. Hankak lumaz estalita ditzute tenperatura hotzei aurre egiteko. Hatzak laburrak eta zabalak dira eta ezkatak kanporantz orientaturik dituzte, elurretan azalera handitu eta oreka mantentzen laguntzen dietenak[6].
Txiten lumaia emeenaren antzekoa da eta luma beltzezko mototsa dute. Hiru hilabeterekin hasten dira helduen itxura hartzen.
ElikaduraAldatu
Urtaroaren arabera elikadura aldatu egiten du basoilarrak, izan ere bizi den mendialdeko baso zabaletan elikagai baliabideak aldatu egiten baitira.
UgalketaAldatu
Martxoa eta maiatzaren hasiera artean izaten da ugalketa garaia. Arra egunsenti eta ilunabarrean toki garai batean ezartzen da eta reklamo oihuak egiten ditu emea erakartzeko. Oihu horiek uro oihuen antza zutelako jaso du urogallus izen zientifikoa. Kantu leku bakoitzean hiruzpalau ar izaten dira lehia bizian[2]. Emeak erakarrita lurrera jeisten da eta 50-100 metroko diametroa duen lurraldean hainbat emerekin kopulatzen du egun berean, bitartean erreklamo oihuak egiten jarraitzen du.
Emeak 5-12 arrautza jartzen ditu lurreko zulo batean. Arrautzak oiloen arrautzen antzekoak dira tamainaz, eta orbain marroiak dituzte. Basurdeek, zakurrek, erbinudeek eta aztoreek erraz aurkitzen dituzte eta txiten hilkortasun tasa handia izaten da bizitzako aurreneko asteetan[7].
Txitatzeak 24-26 egun irauten ditu eta jaiotzen direnean habiatik alde egin eta inguruko sastraketan ezkutatzen dira[2]. Txitek bi aste eta erdi dituztenean egiten dituzte aurreneko hegaldiak eta gau epeletan zuhaitz adarretan lo egiten hasten dira. Sei aste dituztenean beren gorputzeko tenperatura konstante mantentzeko gai dira.
Emeak urtebete dutenean ugaltzeko gai dira, arrek bi edo hiru urte behar dituzte heldutasunera iristeko[2].
TaxonomiaAldatu
Lineok dekribatu zuen 1758. urtean Systema naturæ liburuan[8].
Basoilarrak hamabi azpiespezie ditu:[9]
- Tetrao urogallus aquitanicus - Pirinioetan bizi dena, Euskal Herriko azpiespeziea.
- Tetrao urogallus cantabricus - ipar-mendebaldeko Espainian bizi dena. Galizian, Asturiasen, Gaztela eta Leonen zein Kantabrian hain zuzen.
- Tetrao urogallus crassirostris - Alemania, Polonia eta Balkanetan bizi dena.
- Tetrao urogallus karelicus - Finlandian eta Karelian bizi dena.
- Tetrao urogallus lonnbergi - Kolako penintsulan bizi dena.
- Tetrao urogallus obsoletus - Errusia ipar-mendebaldean bizi dena.
- Tetrao urogallus pleskei - Bielorrusia eta Europako Errusia zatian bizi dena.
- Tetrao urogallus rudolfi - Bulgaria eta Ukraina artean bizi dena.
- Tetrao urogallus taczanowskii - Siberia erdialdetik Mongolia eta Ipar Korea artean bizi dena.
- Tetrao urogallus uralensis - Uraletatik mendebaldeko Siberiara bizi dena.
- Tetrao urogallus urogallus - Eskandinavian eta Eskozian bizi dena.
- Tetrao urogallus volgensis - hego-ekialdeko europar Errusian bizi dena.
Espaziearen arrisku egoeraAldatu
Espainiar estatuan 1979an debekatu zen basoilarraren ehiza eta 1986an espezie babestua izendatu zen. Hala ere urtetik urtera espeziearen ale kopurua jaisten ari da[10]. Hainbat arrazoi dira honen erantzuleak[6]:
- Basogintza tradizionala bertan behera utzi da eta basoak sarriagoak dira. Basoilarrak baso argiak behar ditu.
- Deforestazioa
- Harraparien kopuruen igoera
- Oreinen populazio handiek sastrakak jaten dituzte basoilarraren habitata eraldatuz[3]
- Giza jarduerak: abeltzaintza, basurdearen ehiza, senderismoa, eski jarduerak...
- Basoetan eraikitako egiturak (hesiak, kableak...) oztopo dira, izan ere basoilarraren hegaldiak laburrak dira eta altuera txikian egiten du hegan.
Klima aldaketak ere eragina du basoilarraren bizi zikloan. Gero eta azkarrago epeltzen duenez Nafarroako Piriniotan ikusi da basoilarrek gero eta goizago kantatu behar dutela eta altuera garaiagoetara igo behar dutela kantatzera, kasu batzutan baso mugatik gora[3]. Hala ere kantu-leku horietan gero eta elur gutxiago dago[11]. Klima aldaketak kantu garaia aurreratu egin du eta txitak gero eta goizago jaiotzen dira, garaiz kanpo, eta honek haien biziraupena arriskuak jartzen du[3].
ErreferentziakAldatu
- ↑ BirdLife International (2004). Tetrao urogallus. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ a b c d e Joxerra, Aihartza. (1994-02-01). «Oihan menditarretako oilar erraldoia» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ a b c d «Bideoa: Pirinioak: Mehatxatutako ingurunea. Natura bizia | TB | Telebista online | EITB nahieran» www.eitb.tv (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ «BBC Nature - Capercaillie videos, news and facts» web.archive.org 2017-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ Dunning, John B.. (1993). CRC handbook of avian body masses. CRC Press ISBN 0-8493-4258-9. PMC 26094699. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Tetrao urogallus, Urogallo» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ (Ingelesez) Odden, John; Linnell, John D. C.; Andersen, Reidar. (2006-12-01). «Diet of Eurasian lynx, Lynx lynx, in the boreal forest of southeastern Norway: the relative importance of livestock and hares at low roe deer density» European Journal of Wildlife Research 52 (4): 237–244. doi: . ISSN 1439-0574. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ [http://www.zoonomen.net/avtax/gall.html «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.»] www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ (Ingelesez) Pheasants, partridges, francolins – IOC World Bird List. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ «Urogallo, especie en peligro de extinción | Ecologismo» archive.vn 2012-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
- ↑ Zabala, Juan Luis. «Entretenimendua eta kontzientziazioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).