Ibanteli

Etxalar eta Sara herrien arteko mendia Nafarroan (698 m.)

Ibanteli (edo Labeaga[1]) Lapurdi eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dagoen mendi bat da,[2] Ibanteliko mendilerroko tontorrik garaiena da (698 metro), Larrate Gaina (398 m.) eta Soroko Gaina (368 m) baino altuagoa. Etxalar eta Sara udalerrien artean banatuta dago. Gertu daude Larrun (1.513 m) eta Arxuria mendiak (758 m).

Ibanteli
Datu orokorrak
Garaiera698 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′17″N 1°37′14″W / 43.271512°N 1.620501°W / 43.271512; -1.620501
MendikateaIbanteliko mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
BarrutiBaionako barrutia
KantonamenduEzpeletako kantonamendua
Frantziako udalerriSara
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizarrieta mendatea, Lizuniaga mendatea
LuberriLuberri

Gailurra bakarrik Lapurdi herrialdean dagoen arren, mendi erdia Nafarroa Garaian dago.[3][4]

Nafarroa eta Lapurdi arteko mendia da Ibanteli, nahiz eta tontorra erabat Lapurdi aldean goititu. Muga zaharra ekialdeko lepo batetik pasatzen da, mugarri ugariren bidez adierazten da hori. Basoak estaltzen du gehiena, eta basoak utzitako eremuan, larrea baino gehiago iratzea da nagusi, baina nahiko inguru garbia da, noranahi ibiltzeko trabarik jartzen ez duena.

Haitza azaleratzen da tontorrean eta inguruko beste zenbait gunetan. Ikuspegi zabala eskaintzen du ingurunearen gain (Larrun, Atxuria, bertan dira).

Labiaga izenarekin ageri da Alpinak ateratako Bidasoa aldeko mapan. Beste mapa batzuetan izen hori ematen zaio ekialdeko bizkarrari edo Bera aldeko iparraldeko isurialdeari.

Abiapuntuak

aldatu

Gora igotzeko biderik motzenak Lizuniaga eta Lizarretako mendateetatik abiatzen direnak dira, azken hau batez ere, baina gehiago entretenitu nahi izanez gero, Beratik abiatu zaitezkete GR11ari jarraituz Idoia edo Lizarreta arte.

Hegoaldetik Lizarrieta mendatetik (441 m), Larrun eta Sarako leizeetatik gertu dagoen mendate honetan usoaren ehizan ibiltzen da.

Iparraldetik Lizuniaga mendatetik (236 m)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ibanteli / Labeaga | Euskal-Herria.Org» luberri.net (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  2. Gailurraren izena: Ibanteli (Mendikat webgunean)
  3. Arrizabalaga, Mikel. (2021). «Menditxiki: Ibanteli - Ibilkari - Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Ibanteli» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa