Auñamendi

Bearnoko mendia

Auñamendi (bearneraz Pic d'Ania, frantsesez Pic d'Anie) Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Barétouseko ibarrean eta Bearnoko lurraldean kokatutakoa. Nahiz eta egungo euskal lurraldean kokaturik ez dagoen, haren toponimia eta mendiari berari lotuta agertzen diren euskal mitologia kontakizunengatik, euskaldunen mendi sakratutzat jo izan da.

Auñamendi
Datu orokorrak
Garaiera2.507
Prominentzia844 m
Motamendi, pyramidal peak (en) Itzuli eta free flight site (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′39″N 0°43′15″W / 42.9442°N 0.7208°W / 42.9442; -0.7208
MendikateaLarrako mendigunea
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Mendizaletasuna
Lehen igoera1771
Ohiko bideaSan Martingo harritik
LuberriLuberri
Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».

Tontorra 2.507 metrotan dago. Euskal Herriko mugatik kilometro eskasera dago: beraz, euskal menditzat hartuz gero, herrialde osoko mendirik altuena izango litzateke, Hiru Erregeen Mahaiak baino metro batzuk gehiago baititu.

Historia aldatu

Lehenengo igoera erregistratua 1771ko uztailaren 28an izan zen, François Flamichon ingeniari-geografo bearnoarra tontorrera iritsi zenean.

Toponimia aldatu

Euskal izenaren toponimia aztertuz gero, Auña (ahuntz) + mendi hitzek osatutako izen konposatua da. Ahüña deitzen diote Zuberoan eta Aña Erronkari ibarrean; bi herrialde haietako hizkeretan hitzak "antxume" erran nahi du, eta berdinak dira animaliaren eta mendiaren izenak; nondik ikusita mendiaren formak pittika baten muturra gorantz begira irudikatzen duelako.[erreferentzia behar]

Abiapuntuak aldatu

  • San Martingo Harria: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
  • Pourteteko Arreetatik: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
  • Belagoako aterpetxetik: 11 ordu joan eta etorri, 1.400 metroko desnibela.
 
Auñamendi mendiaren irudia.

Mitologia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Auñamendi (mitologia)»

Euskal mitologiaren arabera, Auñamendi "Jona Gorri" edo "Janagorri" izakiaren bizilekua, mendiaren tontorrean kokaturik dagoen zilarrezko jauregia da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu