Serora edo andere serora Euskal Herriko lanbide erlijioso tradizionala da. Horien eginkizuna hilerriak eta elizak zaintzea zen, eta apaizak zituen eskumenetako asko bere gain hartzen zituen. Herriko erlijio bizitzan serorak zuen garrantziak goi hierarkia katolikoari aurka izatea eragin zuen batzuetan.

Idiazabalgo Serotegiko azken serora, Bargotako ordenako erropekin jantzita.

Aukeraketa

aldatu

Serora, emakumezkoa izateaz gain, alargun edo ezkongabea izaten zen. Gainera, parrokia edo elizetakoa herrikoa izan eta gehienetan herriak aukeratua izaten zen[1]. Gaintzan adibidez, herriak hainbat izen proposatzen zituen, eta ondoren aukeraketa egiten zen, batzuetan borondatez edo diru-truk[2]. Gotzaindegiari komunikatzen zitzaion erabakia eta emakumea bizitza osorako lotzen zen bere zereginetara.

Ermita, ospitale edo santutegietan ere aurki zitezkeen serorak.

Etxea eta hilobia

aldatu

Elizak etxea ere jartzen zion serorari. Horrela, ez da zaila Euskal Herriko hainbat herritan bereziki elizatik gertu serorarena, serorategi edo antzekoak aurkitzea.

Hilobiari dagokionez ere, eta seroraren pertsonaiaren pisua nabarmenduz, leku probilegiatua izaten zuen eliza barruan. Adibidez, Saran, Axular erretorearen aldamenean aurkitzen da seroraren hilobia, aldarearen aurrean eta jauntxo eta aberatsen aurretik, ondorengo idatziarekin:

Orai den seroraren eta izanen direnen jar lekua eta hobia

Funtzioak

aldatu

Garbitzaile lanez gain, askoz lan garrantzitsuagoak ere egiten zituen serorak elizan, hilerrian, eta herrian:

  • Elizen zainketa eta irekitze eta ixtea
  • Ospakizunetarako behar ziren gauzen moldatzea
  • Kanpaiak jotzeko ardura
  • Agonia, heriotza eta elizkizunetan hainbat zeregin, baita jende horien etxeetan ere.
  • Hildakoaren etxean lanak
  • Bataioetako zereginak
  • Ezkontzetan parte hartze zuzena
  • Errogatibetan

Hainbat funtzio betetzerako orduan apaizak besteko pisua zeukaten serorek. Adibidez, heriotza baten ondoren gorpua eliz-bidetik zihoala, bidegurutzetan apaizak edo serorak egiten zuen otoitz. Bestetan ere, ur bedeinkatua eraman eta bidegurutzetan botatzen zuen bedeinkatuz, apaizak bezala. Elizan bertan ere, bere pulpitoa zuen (seroraren pulpitoa), otoitz eta deboziozko irakurketak egiteko.

Serorategiak

aldatu
 
Arbonako serorategia (1763)
 
Hiriburuko serora-etxea

Gaur egun, 30 seroraenea geratzen dira Ipar Euskal Herrian zehar barreiaturik. Batzuk, Arbonako seroretxeakoa moduan, leku kultural bilakatu dira, erakusketak egoten direlarik. Hiriburukoa 1991tik dago kontsideratua monumentu historiko modura. Aitorpen berdina dute Arbonakoek eta Bazkazanekoek

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu