Pierre Loti

idazle frantziarra

Louis Marie Julien Viaud (Rochefort, Itsas Charente, 1850eko urtarrilaren 14an - Bakar Etxea, Hendaia, 1923ko ekainaren 10ean) Euskal Herrian bizi zen marinel eta idazle frantziarra zen. Ezizena Pierre Loti zuen.

Pierre Loti

14. seat 13 of the Académie française (en) Itzuli

1891ko maiatzaren 21a - 1923ko ekainaren 10a
Octave Feuillet - Paul-Albert Besnard
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLouis Marie Julien Viaud
JaiotzaRochefort1850eko urtarrilaren 14a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaHendaia1923ko ekainaren 10a (73 urte)
Hobiratze lekuaMaison des aïeules de Pierre Loti (en) Itzuli
Familia
AitaThéodore Viaud
Ezkontidea(k)Okané-San (en) Itzuli
Jeanne-Amélie-Blanche Franc de Ferrière (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
École Navale (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itsas ofiziala, eleberrigilea, saiakeragilea, eguneroko-idazlea, kazetaria, bidaia idazlea eta argazkilaria
Enplegatzailea(k)Le Figaro
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Itzuli
Izengoitia(k)Pierre Loti
Zerbitzu militarra
Graduacapitaine de vaisseau (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0521464 IBDB: 8176
IMSLP: Category:Loti,_Pierre Find a Grave: 17711966 Edit the value on Wikidata
"Bakhar Etchea", Pierre Lotiren etxea Hendaian,

1881an, Bidasoan zegoen Javelot kanoiontzi kostazaineko komandante izendatu zutenean, Hendaian ezarri zuen bere bizilekua.[1] Geroago haren obra, bereziki Ramuntcho[2], izugarri inportantea izan da Euskal Herriaren irudi zehatz bat ezagutarazi, bultzatu eta modan ipintzeko; gogoan izan harrezkero eta zenbait hamarkadatan Lapurdiko kostaldea (Biarritz, Donibane Lohizune, Getaria...) noble, artista eta abar askoren bisitalekua bihurtu zela. Dena dela, J. Casenave-k hainbat konplimenduren artetik, funtsezko kritika egin zion 1897an Lotiren Ramuntcho eleberriari. Aitortzen du Euskal Herriko bazterrak eta jendeak guztiz ederki integratu dituela liburuan, baina euskal nortasunaren funtsa integratzen huts egin zuela ezin bestez, Loti ez baitzen euskalduna.[3]

Frantziako Ontziteriaren ofiziala izanik, bidaiek bere nobelei iradoki zieten, hala nola, Pêcheur d'Islande, Au Maroc, Le Mariage de Loti, Un Pèlerin d'Angkor, Vers Ispahan... Turkiarako haren mirespena ere ezaguna zen.

Académie française erakundearen kidea zen, non 13. eserlekua zuen 1891tik 1923ra.

Hendaiako bere bizilekua zen Bakar Etxea eraikinean zendu zen (Bakar Etxea: ma petite maison solitaire). Hendaiako etxea Lotik 1894ko azaroaren 12an erosi zuen. 1923ko ekainaren 10ean hor hiltzen da : Hilabete luzeak bazeramatzan eri, dio Louis Barthouk, eta behar bada heriotza hurbil senti zuelako indar handiak egin zituen Euskal Herriko bazterren berriz ikusteko...". Saint Pierre d'Oléronen hobiratu zuten, "Irla"-n, "Pierre Loti" karrikan, 19 zenbakian. Haren hil-kutxa irekirik ehortzia zuten "gorputza lurrari hobekiago eta lasterrago nahastekatua izan dadin". Islamari dioen maitasunez.[4]

Azkaineko ohiko bisitaria

aldatu
 
Jean Pierre Borda azkaindarra (1891), Lotiren laguna eta Ramuntcho pertsonaiarako inspirazioa.

Azkaineko hotelera joaten zen maiz, Jean-Pierre Borda "Otharre" pilotariaren etxera. Hoteleko leihotik ikusten zituen pilota partidak Azkaineko plazan, hurbildik segitu zituen hango joan-etorriak: jendeen sar-jalgitzeak, ahokoak, seroren urratsak... Bere begien aurrean zituen, Elizaldean, Lakarratarrak, orduko xistera egile bakarrak.[4]

« "Gorrien buruzagia" izanki bestalde. (…) Loti-k hotelean aurkitu ditu kontrabandixt eta pilotariak, aditu kantari eta pertsulariak. Hoteleko leihotik ikusi ditu pilota partidak Azkaineko plazan. Bi urratsetan baitzuen eliza, hurbildik segitu ditu hango harat-hunatak: jendeen sar-jalitzeak, ahokuak, seroren urratsak... Bere begien aurrean zituen, Elizaldean, Lakarratarrak, orduko xixtera egile bakarrak... « »

Piarres Lartzabal[oh 1]

“Ramuntcho” bere obrarik ezagunenetakoa XIX. mendearen amaieran argitaratu zuen, hartarako bere lagun Otharreren bizitza erreferentzia hartuta. Liburu horren edizio ugari egin dituzte gaur artean, baita hiru film ere, 1919an (mutua), 1937an eta 1958an.[1]

Iritzi kritikoa Indotxinako gerraz

aldatu

Lotik frantsesek Indotxinan egin sarraskiak salatu zituelako arazoak ukan zituen. 1883an Le Figaro kazetan Indotxinaz jabetzean, frantses soldaduek egin aldrebeskeria batzuk aipatu zituen, eta burrunba muntatu zen bere kontra. Tzvetan Todorov hizkuntzalari eta literatura-teorialariak erraten zuen Lotiren Spahi baten nobela "liburu arrazista eta inperialista, sexista eta sadikoa" zela, halaber esan zuen liburu horretan ez zituela Lotik isiltzen franses soldadoek egin itsuskeriak. Eta Todorovek ere Lotik, Figaro-n, Indotxinako gerlaren kontra 1883an idatziak gogorarazten dituelarik, dio Loti ez dela "kolonialismoaren promotorea...", ez dela ez kolonien alde, ez kolonien kontra. Norbaiten kontra bada Loti, gehitzen du Todorovek, ez dela Indotxinan edo Senegalen diren frantses soldaduen kontra, baizik eta "besteak igorriz gerlara gerlak deklaratzen dituzten paristar politikarien eta funtzionarioen kontra." Eta ezagunak dira Aimé Césairek kolonialismoaz eman hitzaldia-n (1955) Lotiren kontra idatzi zituen lerroak. Geroago Koldo Eizagirre bera debatean sartu zen: "Pierre Loti jujatua izan da eta kondenatua, hain zuzen bere idazle kondizioagatik".[4]

Bibliografia

aldatu
  • Aziyadé (1879)
  • Le Mariage de Loti, jatorrizko izena Rarahu (1880)
  • Le Roman d'un Spahi (1881)
  • Fleurs d'Ennui (1882)
  • Mon Frère Yves (1883)
  • Les Trois Dames de la Kasbah (1884), Fleurs d'Ennui liburuaren zati bat dena.
  • Pêcheur d'Islande (1886), Islandiara arrantzara doazen bretainiar arrantzaleei buruzkoa.
  • Madame Chrysanthème (1887) [1]
  • Propos d'Exil (1887)
  • Japoneries d'Automne (1889)
  • Au Maroc (1890)
  • Le Roman d'un Enfant (1890)
  • Le Livre de la Pitié et de la Mort (1891)
  • Fantôme d'Orient (1892)
  • L'Exilée (1893)
  • Matelot (1893)
  • Le Désert (1895)
  • Jérusalem (1895)
  • La Galilée (1895)
  • Ramuntcho (1897), euskal gaia duena.
 
Henri Rousseauren Portrait de Pierre Loti, 1891.
  • Figures et Choses qui passaient (1898)
  • Judith Renaudin (1898)
  • Reflets de la Sombre Route (1899)
  • Les Derniers Jours de Pékin (1902)
  • L'Inde sans les Anglais (1903)
  • Vers Ispahan (1904)
  • La Troisième Jeunesse de Madame Prune (1905)
  • Les Désenchantées (1906)
  • La Mort de Philae (1909)
  • Le Château de la Belle au Bois dormant (1910)
  • Un Pèlerin d'Angkor (1912)
  • La Turquie Agonisante (1913)
  • La Hyène Enragée (1916)
  • Quelques Aspects du Vertige Mondial (1917)
  • L'Horreur Allemande (1918)
  • Prime Jeunesse (1919)
  • La Mort de Notre Chère France en Orient (1920)
  • Suprêmes Visions d'Orient (1921), Samuel Viaud semearen laguntzaz idatzia.
  • Un Jeune Officier Pauvre (1923, hilondokoa)
  • Lettres à Juliette Adam[5](1924, hilondokoa)
  • Journal Intime (1878-1885), 2 bolumen
  • Correspondence Inédite (1865-1904)

Oharrak

aldatu
  1. Piarres LARZABAL « Pierre Loti eta gu » in Gure Herria, 1960. in https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/L/LarzabalIpuinIxtorio011.htm

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Egaña, Juantxo. (2019). «Jean Pierre Borda «Otharre», pilotaria, poeta eta kontrabandista» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).
  2. Pastoral bat ere eskaini izan zaio obra honi, Idauze-Mendik 2003an taularatu zuena.
  3. Casenave, J.. Ramuntcho, Pierre Loti-ren sartzea Euskal Herrian. Euskaltzaindia. Iker bilduma, 69-79 or..
  4. a b c Arkotxa, Aurelia. (2015). Loti, Baratzeko itzalean. Erlea/9. Euskaltzaindia, 60-65 or..
  5. Juliette Adam bere "ama espiritualtzat" jotzen zuen Lotik; aldi berean, Adam Ernest Fourneau goi mailako zientzialari biarriztarraren Claudie Segond emaztearen amona izan zen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu