Ramuntcho (eleberria)
Ramuntcho (euskaraz Erramuntxo) Pierre Loti frantziar eleberrigileak idatzitako euskal giroko eleberri bat da.
Ramuntcho | |
---|---|
Ramuntcho eleberriaren bulgarierazko argitalpenaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | Pierre Loti (1897) |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Ramuntcho |
Herrialdea | Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | 'Erramuntxo' |
- Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramuntcho».
1891tik aurrera Pierre Lotik Hendaian militar lanak burutu zituen, eta Ipar Euskal Herriari estimu handia zion. 1893an Saran etxebizitza bat erosi zuen eta Hendaian hil zen 1923an.
Nobela hau Lotiren lanik nabarmenetako bat da, 1886an idatzitako Pêcheur d'Islande eleberriarekin batera.
Eleberria
aldatuOrdura arte Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoa izan ziren, baina Ramuntcho eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du.
Argumentua
aldatuKontakizuna Gatchutcha eta Ramuntchoren arteko amodio istorioa da. Ramuntcho kontrabandoan dabilen arrantzale eta abenturazalea da.
Euskarazko itzulpena
aldatu1920an Toribio Altzaga donostiar idazleak Ramuntcho eleberriaren euskarazko lehenbiziko itzulpena egin zuen.[1][2]
Filmak
aldatuEleberrian oinarritutako hainbat film egin dira:
Pastorala
aldatu2003an Idauze-Mendi herriak eleberriaren bertsioa pastoralaren gisa antzeztu zuen, Ramuntxo izenburuarekin. Egilea Pier Paul Berzaitz izan zen.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ "...1920ko hamarkadan bertan, azkenik, Pierre Loti-ren Ramuntcho (1920) eta Shakespeare-ren Macbeth (1926) euskaratu zituen." Altzaga, Toribio. (Donostia, 1861 - 1941). Euskal Literaturaren Hiztegia - Idazlanak. Euskal Herriko Unibertsitatea
- ↑ "...traducción de Ramuntcho, de Pierre Loti (1920)...". Toribio Alzaga Anabitarte muere en Donostia el 27 de mayo de 1941. Auñamendi Entziklopedia. (Gaztelaniaz)