Adreilua harri artifiziala da, normalean buztinez egindako bloke laukizuzena. Esku bakarrez eramangarriak, eta erraz erabilgarriak izan behar dira, pisu gutxi eta forma sinpledunak.

Adreiluz eraikitako horma bat.

Buztina labean gogortuz eratzen da adreilua. Herrialde beroetan, eguzkitan lehortuz eta gogortuz egin izan da ere. Badira hormigoiz edo mortairuz egindakoak. Antzinako garaitik erabili izan den elementua da.

Hormak eta tabikeak egiteko erabiltzen dira nagusiki, baita zoruetan ere. Adreiluak normalean mortairuz itsasten dira elkarrekin, nahiz eta pilaketa soilaz eraikitzeko teknikak ere badiren. Horman adreiluak ezartzeko disposizioari apareilua edo aparejua esaten zaio. Apareilu mota ezberdin ugari dago, tokian tokiko ohiturei jarraiki.

GeometriaAldatu

Normalean paralelepipedo baten forma dauka adreilu-piezak. Formatu ezberdinak daude, baina normalean luzera, zabalera eta garaiera, neurri ezberdinetakoak izaten dira. Formatu metrikoa da arruntena, 24x11,5x5,25 cm. Modulu honi, 1 cm-ko kareorezko juntura gehituz, adreiluekin metro unitatearen multiploak diren elementuak osatu daitezke.

Adreilu motakAldatu

Adreiluen sailkapen anitz egin daiteke, irizpide ezberdinen arabera:

  1. Morfologiaren araberako sailkapena
    1. Adreilu arrunta
    2. Motxeta-adreilua
    3. Adreilu moldatua
  2. Zulo-portzentajearen araberako sailkapena
    1. Adreilu barne-hutsa
      1. Adreilu barne-huts bakuna
      2. Adreilu barne-huts bikoitza
    2. Adreilu zulatua
    3. Adreilu trinkoa
  3. Sailkapen kualitatiboa
    1. Adreilu arrunta
    2. Ageriko adreilua (bistako adreilua)
  4. Ekoizpen-sistemaren araberako sailkapena
    1. Esku-adreilua
    2. Adreilu mekanikoa
    3. Adreilu prentsatua

Kanpo estekakAldatu