Koru

eliza bateko zati bat
Albiko katedralaren korua, erdiko nabean kokatua dagoena.

Korua elizako zati bat da, eliza horretara atxikitako klero xeheari eta eliza horretako abesbatzari eserleku emateko dena. Koruaren kokapena, denboran zehar, aldatzen joan zen, hasieran (basilika paleokristauetan), presbiterioan kokatu zen bitartean, aurrerago, erdialdeko nabean, edo elizaren oinean eta altuan kokatu zen.

Compostelako Donejakue katedralean, lehen aldiz jarri zen korua erdialdeko nabean, gurutzaduratik gertu, honek, ondorengo espainiar katedraletan eragin handia eta Espainian garrantzi handia izan zuelarik, presbiterioan tokia egiten zuenez, aldare nagusian erretaula erraldoiak egin ahal izatea ahalbidetu zuen.

Koruko Andre MariaAldatu

Donostiako Parte Zaharreko basilikak Koruko Andre Maria du deitura, koruan dagoen Ama Birjinaren omenez. Horregatik, donostiar ugari Koruko izena dute.