Joanes Haraneder
Joanes Haraneder (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1669 - ????) euskal idazlea izan zen, apaiza, eta bereziki Ebanjelioak eta debozionezko liburuen itzultzailea.
Joanes Haraneder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1669 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | ? ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa, itzultzailea eta idazlea |
Mugimendua | Sarako Eskola |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Biografia
aldatuJoanes Haraneder familia nobletik zetorren eta bere jaioterrian bertan egon zen apaiz. Itun Berriaren lehen euskarazko itzulpen katolikoa egin zuen. Lau Ebanjelioak, Apostoluen Eginak, Gutunak eta Apokalipsia jasotzen zituen itzulpenaren eskuizkribua 1740. urtekoa bazen ere, ez zen 1855. urte arte argitara eman, Dassance eta Harriet apaiz eta argitaldariek egokitu zuten arte, alegia, Jesu-Christo gure Iaunaren Testament Berria izenburuarekin. Lau Ebanjelioak baino ez zituen jasotzen, ordea. Mitxelenaren ustez, Haranederrek laguntzaileak izan zituen. Patxi Altunak eskuizkribu osoa Jesu Christoren Evangelio Saindua izenburupean (Euskaltzaindia, 1990) argitaratu zuen. Philotea, edo devocioneraco bide erakusçaillea Haranederren bigarren itzulpena 1749. urtean argitaratu zen Okzitaniako Tolosan, Silvain Pouvreauk 1664rako euskaratua bazuen ere. Handik urtebetera, Aita Lorenzo Scupoliren Combattimento espirituale liburuaren itzulpen lana argitaratu zuen, Gudu izpirituala izenburuarekin.
Lanak
aldatuErlijioa
aldatu- Jesu Christoren Evangelio Saindua (1740; Bilbo, 1990)
- Ikus eskuizkribua digitalizatua Bilketa atarian.
- Ikus liburu inprimatua digitalizatua (1855) Gallica-n.
- Philotea edo devocioneraco bide erakusçaillea (Okzitaniako Tolosa, 1749)
- Ikus liburua digitalizatua Gallica-n.
- Gudu izpirituala (Tolosa, Okzitania, 1750)
- Ikus liburua digitalizatua Bilketa atarian.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-01-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- «Joanes Haraneder» Literaturaren Zubitegia.