Gizateriaren ondare

Gizateriaren ondarea, balio unibertsal berezia duela eta, UNESCOk hala izendatutako leku konkretua (hala nola, baso, mendi, laku, uharte, basamortu, eraikin edo hiri bat) da. Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak identifikatzea, babestea eta gordetzea du helburu.[1]
Gizateriaren ondaretzat hautatzeko irizpideakAldatu
2004. urtearen amaiera arte, sei irizpide ziren ondare kulturala izendatzeko; eta lau, ondare naturala izendatzeko. 2005ean sistema hori aldatu zen, hamar irizpideko multzo bakarra osatzeko. Izendatutako tokiek "balio unibertsal aipagarria" eduki behar dute, eta hamar irizpidetik gutxienez bat bete.[2]
- i. "gizakien jeinu sortzailearen maisulana adieraztea".
- ii. "giza balioen elkar-eragin garrantzitsua adieraztea denbora tarte luze edo kultura eskualde hedatu batean, arkitektura edo teknologia garapenean, arte monumentalean, hirigintzan edo paisaiagintzan".
- iii. "lekukotza bakarra, edo gutxienez ezohikoa, ematea ohitura kultura edo zibilizazio batean, bizirik edo hilda dagoena".
- iv. "giza historiako garai aipagarri bateko adibide bikaina izatea, hala nola, eraikin bat, teknologia edo arkitektura multzo bat edo paisaia bat.
- v. "lur-itsasoen erabilera tradizionalaren edo jendeztatze tradizionalaren adibide bikaina izatea, batez ere aldaketa itzulezina izateko arriskuan badago".
- vi. "balio unibertsala duten ideiei, sineskerei, artelanei, idazlanei, gertakari edo tradizio biziei lotuta egotea, zuzenean edo materialki".
- vii. "aparteko gertakari naturalak edo edertasun naturala eta garrantzi estetiko ezohikoa izatea".
- viii. "Lurraren historiaren aro nagusien adibide aparta izatea".
- ix. "aldatzen edo garatzen ari diren prozesu ekologiko edo biologikoen adibide izatea".
- x. "tokian bertan aniztasun biologikoa mantentzeko habitat naturalaren adibide garrantzitsu eta esanguratsua edukitzea".
Ondare hautatuakAldatu
Euskal HerrianAldatu
Euskal Herrian gizateriaren ondare izendatutakoak ondoko hauek dira:
- Donejakue Bidea: luzera osoan izendatua, Frantziatik Compostelako Donejakuera, Nafarroako bidea barne. Bi izendapen ditu: Frantzian eta Espainian. Hauen barruan hainbat leku eta eraikin kokatzen dira Bidearekin lotura zuzena daukatenek. Haien artean lau ondare kokatzen dira Ipar Euskal Herrian:
- Baionako katedrala.
- Ospitalepeko eliza.
- Donibane Garaziko Donejakue atea.
- Zuberoako Arüe eta Nafarroa Behereko Izura artean dagoen 22 km erromes bide.
- Bizkaiko Zubia: Portugalete eta Getxo lotzen dituen 1893ko burdinazko zubi esekia.
- Santimamiñeko haitzuloak: Bizkaian
- Ekaingo haitzuloak: Gipuzkoan
- Altxerriko haitzuloak: Gipuzkoan
EspainianAldatu
FrantzianAldatu
MunduanAldatu
Eskualdea | Naturala | Kulturala | Mistoa | Guztira |
---|---|---|---|---|
Afrika | 39 | 48 | 4 | 91 |
Arabiar Herrialdeak | 5 | 67 | 2 | 74 |
Asia-Pazifikoa eta Ozeania | 55 | 148 | 10 | 213 |
Ipar Amerika eta Europa | 68 | 417 | 11 | 496 |
Latinoamerika eta Karibea | 36 | 91 | 3 | 130 |
Guztira | 203 | 771 | 30 | 1004 |
Bikoiztuak kenduta | 15 | 26 | 1 | 42 |
Guztira | 188 | 745 | 29 | 962 |
ZerrendakAldatu
EskualdeakAldatu
UNESCOk 5 gune geografikotan edo eskualdetan banatzen du mundua, gizateriaren ondareei dagokienez:
- Afrika
- Arabiar Herrialdeak
- Asia-Pazifikoa
- Europa/Ipar Amerika (Errusia eta Israel barne)
- Latinoamerika/Karibea
Lurraldekako banaketaAldatu
Honako zerrenda honetan Gizateriaren Ondare izendatutako 10 leku baino gehiago dituzten herrialdeak agertzen dira:
- Marroia: 40 Gizateriaren Ondare edo gehiago dituzten herrialdeak
- Marroi argia: 30etik 39ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
- Laranja: 20tik 29ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
- Urdina: 15etik 19ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
- Berdea: 10etik 14ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
Gizateriaren Ondarearen BatzarraAldatu
Gizateriaren Ondarearen Batzarrean parte hartzen dute estatuak hauek dira:[3]
Angola | Azerbaijan | Burkina Faso | Kroazia |
Kuba | Finlandia | Indonesia | Jamaika |
Kazakhstan | Kuwait | Libano | Peru |
Filipinak | Polonia | Portugal | Hego Korea |
Tunisia | Turkia | Tanzania | Vietnam |
Zimbabwe |
Batzarraren bilkurakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ World Heritage Whc.unesco.org
- ↑ Aukeraketa irizpideak
- ↑ Estatu partaideen zerrenda, UNESCOren webgunean.
- ↑ UNESCOren webgunean, 31. Batzarraren datuak.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) (Frantsesez) UNESCOren Gizateriaren Ondarearen webgunea