Galapagoak edo Galapago uharteak[1] (gaztelaniaz, Islas Galápagos) Ekuadorreko kostaldetik 1.050 kilometrora dagoen uhartedia dira. Politikoki, Ekuadorreko probintzia dira eta hiriburua Puerto Baquerizo Moreno dute. Uhartediak 13 sumendi-uharte nagusi, 6 uharte txiki eta 107 uhartetxo ditu, denak ekuatore inguruan.

Galapagoak
Islas Galápagos
 Ekuador
Administrazioa
Estatua Ekuador
HiriburuaPuerto Baquerizo Moreno
Geografia
Koordenatuak0°40′00″S 90°33′00″W / 0.6667°S 90.55°W / -0.6667; -90.55
Azalera8,010 km²
Punturik altuenaWolf sumendia
Demografia
Biztanleria25.000 (2010)
Dentsitatea2,33 bizt/km²
Gentilizioagalapagoar
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC−06:00 eta Pacific/Galapagos (en) Itzuli
www.

Galapagoak Charles Darwinen ikerketei esker famatuak dira. Ikerketa horiei esker, Charles Darwinek hautespen naturalaren bidezko bere eboluzio teoria sortu zuen.

1986an uhartediaren inguruko itsasoa Itsas Erreserba bihurtu zen. 1978an UNESCOk Galapagoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen eta 2001ean inguruko itsasora hedatu zuen titulua.

Banaketa administratiboa aldatu

Galapagoetako probintzia hiru kantonamendutan banatuta dago:

  • Santa Cruz
  • San Cristóbal
  • Isabela

Uharte nagusiak aldatu

 
Galapagoen mapa
Galapagoen mapa

Galapagoen uhartediak izen asko ditu: ofiziala Archipiélago de Colón (euskaraz Kolonen uhartedia) da, izen ingelesa Ambrose Cowley piratak asmatu zuen 1684an bere lagunen eta zenbait ingeles handikien omenez.

Hauexek dira uharte nagusiak:

Historia aldatu

Galapago uharteak1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 
Mota Naturala
Irizpideak vii, viii, ix, x
Erreferentzia 1
Kokalekua   Ekuador
Eskualdea2 Latinoamerika eta Karibea
Izen ematea 1978 (II. bilkura)
Luzapen urtea 2001
Arriskuan 2007
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Historia geologikoaren parametroetan, uharte berri samarrak dira, azken 5 milioi urteetan itsasotik gora altxatutakoak. Sumendi aktiboz josita daude eta Isabela eta Fernandina gazteenak dira.

Galapagoak Tomás de Berlangak aurkitu zituen 1535eko martxoaren 10ean. Uharteek biztanlerik ez zutenez, hurrengo mendeetan zehar, piratak eta zientzialariak bisitari bakarrak izan ziren, adibidez, Richard Hawkins pirata 1593an, Woodes Rogers pirata 1708an, Alejandro Malaspina esploratzailea 1790ean, James Collnet 1793an edo Robert FitzRoy eta Charles Darwin 1835an.

Ekuadorrek 1832ko otsailaren 12an uhartediaren jabetza aldarrikatu zuen eta Archipiélago de Ecuador izena jarri zion.

Bigarren Mundu Gerran Ekuadorrek Baltra uhartean Estatu Batuei kanpamendu bat eratzeko eskubidea eman zion.

Gizateriaren Ondare Kulturala aldatu

1978an, Unesco Galapago Uharteak Gizarteriaren Ondare Kulturala izendatuak izan ziren eta 1985ean, Biosferaren Erreserba.[2] 2007.urtean Unescok Gizarte Ondare Kulturala Ingurumen arriskuan zegoela izendatu zuten eta 2010 arte Arriskuan zeuden Ondare Kulturalaren zerrendan egon zen.

Itsasoko erreserba izendatu handiena da.



Demografia aldatu

Uharteak berezko 25.000 biztanle ditu, Ekuadortik joandako kolonizatzaileak dei daitezkeenak, lau uhartetan soilik: Santa Cruzen, 15.200 (Puerto Ayora uharteetako gune populatu handiena da); Isabelan, 2.200; San Cristobalen, 8.400; eta Floreanan, 100. Probintziako hiriburua Puerto Baquerizo Moreno da, San Cristobal uharteko hiri nagusia, Puerto Ayora baino txikiagoa den arren.

Turismoak 200.000 bisitari eramaten ditu urtero.

Natura aldatu

Galapagoetan bizi diren animalia eta landare asko endemikoak dira, hala nola, itsas iguana, hegan egiten ez duen ubarroia eta dortoka erraldoiak, uharteei izena ematen dietenak (gaztelaniaz, galápago "dortoka" da)[3].

Dortoka erraldoien 15 supespezie daude, eta 150 urtean bizi daitezke. Gizakiak jateko ehizatu izan ditu, espezie babestu bihurtu ziren arte. Praktika hori desagertu zen, baina gizakiak uharteetara eramandako ahuntzek eta gainerako etxe-abereek ere dortokei ez zieten onik egin. Txakurrek eta katuek, esaterako, arrautzak jaten dituzte, eta ale gazteenak ere akabatzen dituzte. Horretaz gain, dortokek, oro har, abere belarjaleekin lehiatu behar izaten dute elikatzeko.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. Centro del Patrimonio Mundial -. (Noiz kontsultatua: 2017-10-05).
  3. Nagore, Rementeria Argote. (2004-07-25). «Dortoka erraldoien bizitza luzea» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).

Kanpo estekak aldatu