Monumentu historiko (Frantzia)
Monumentu historikoa (frantsesez: Monument historique) Frantziako Kultura Ministerioak ondasun, ondasun multzo edo eraikin bati eman ahal dion izendapena da. Bere garrantzi historiko edo arkitektonikoagatik sailkatzen da eta MH titulua ematen zaio. Ondasun publikoak nahiz pribatuak izan daitezke, baina titulua duten ondasunek eraikinen zaharberritzea eta erabilera publikoa bermatu behar dute.
Monumentu historiko (Frantzia) | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Bi babes maila daude: monumentu bat izan daiteke Monumentu Historiko Sailkatua «classé» edo Monumentu Historiko Erregistratua «inscrit». Erregistratuta daudenak lurralde mailako interesa dute, sailkatuak, aldiz, nazio estatu mailakoa. erregistratutako monumentu historiakoak bigarren mailako katalogo honetan jasotzen dira: "Inventaire Supplementaire des Monuments Historiques" (ISMH).
Espainiako Monumentuaren edo Kultura Intereseko Ondasunaren parekoa da.
Ipar Euskal Herrian aldatu
Monumentu horietatik 377 Pirinio Atlantikoak departamentuan daude; Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal lurraldeak barne dituelarik.
Hauek dira sailkatutako elementuak lurraldeka:
Ikus, gainera aldatu
- Kultura ondasun (Espainia)
- Multzo historiko (Espainia)
Kanpo estekak aldatu
- Frantziako Kultura Ondarearen Inbentario Orokorra, Frantziako Kultura Ministerioaren webgunean