Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea (jatorrian, ingelesez: International Union for Conservation of Nature edo IUCN) natura babestea helburu duen nazioarteko erakunde bat da. Erakundeak "zerrenda gorria" argitaratzen du espezieen iraute egoera neurtzeko[1].

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundea
IUCN logo.svg
Datuak
Izen laburraIUCN eta МСОП
Motagobernuz kanpoko erakundea, online datu-basea eta datu-base biologikoa
Jarduera sektoreaconservation (en) Itzuli
Jarduera
Eskumendekoak
IUCN programme 2013-2016.jpg
Enplegatuak1.100
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formanazioarteko erakunde
Zeren jabe
Historia
Sorrera1948ko urriaren 18a
Jasotako sariak
Webgune ofiziala
Facebook: iucn.org Twitter: iucn Edit the value on Wikidata

UNESCOren idazkari nagusia zen Julian Huxleyek bultzatuta, 1948ko urrian sortu zuten[2], Fontainebleaun egindako nazioarteko biltzarraren ondorioz. Bertan 83 estatuk, 108 gobernu-agentziak, 766 GKEk eta 81 nazioarteko erakundek hartzen dute parte, 181 herrialdeetako 10.000 adituen laguntza izanik.

EzaugarriakAldatu

UICN nazioarteko elkarte bat da, eta hirurogei estaturen ordezkariak biltzen ditu. Izadiaren kontserbazioaren alorrean dituen lanen artean aipatzekoa da, Nazio Batuek hala onartuta, parke nazionalen estatusaren nazioarteko definizioa. Erakunde hori bera da parke nazionalaren maila ematen edo kentzen duena. UICNak osatzen du, oro har, desagertzeko arriskuan diren animalia eta landare moten zerrenda, Nazio Batuen ingurumenerako egitasmoarekin eta naturaren Munduko Funtsarekin egitasmoekin elkarlanean. Nazioarteko hainbat hitzarmen jarri ditu abian, hala nola, Antartika babesteko hitzarmena edo bioaniztasuna gordetzekoari buruzkoa.

ErreferentziakAldatu

  1. Planet Of No Apes? Experts Warn It's Close CBS News Online, 2007-09-12
  2. Carton Virto, Eider. (2001/06/01). Munduko gune babestuak. zientzia.net.

Kanpo estekakAldatu