Borobudur
Borobudur1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, vi |
Erreferentzia | 592 |
Kokalekua | Indonesia |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Koordenatuak | 7°36′28″S 110°12′13″E / 7.60778°S 110.20361°E |
Izen ematea | 1991 (XV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Borobudur IX. mendeko monumentu budista da, Java uhartean kokatua, Indonesian. Monumentuak sei plataforma laukiz osatuta dago, gainean hiru plataforma biribil dituena, 2.672 erliebez eta 504 Budaren estatuaz apainduak. Kupula nagusia goiko plataformaren erdian dago, 72 estupa zulatutan 72 Buda eseriaren estatuaz inguratua.
Monumentua Budaren omenezko santutegia eta erromesaldi tokia da. Erromesek monumentuaren oinarrian hasten dute ibilbidea eta gorantz doaz, kosmologia budistako hiru mailak zeharkatuz: Kāmadhātu (desiraren mundua), Rupadhatu (formen mundua) eta Arupadhatu (itxuragabetasunaren mundua).
Aztarnen arabera, Borobudur XIV. mendetik aurrera bertan behera utzi zen, Javako erresumetan Budismoa eta Hinduismoa alboratzen joan ziren heinean, javatarrek Islama besarkatu baitzuten.
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala
- Chandi Borobudur
- Arkeologia eta arkitektura Borobudur tenpluan
- Australiako Unibertsitate Nazionaleko ikerketa proiektua, Borobudur