Menfis eta bere nekropolia, piramideen tokia Gizatik Dahshurrera1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Piramide gorria

Mota kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 86
Kokalekua  Egipto
Eskualdea2 Herrialde arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Dahshur (arabieraz دهشور) Egiptoko herri bat da, Kairotik 40 kilometro inguru hegoaldera dagoena, nagusiki, antzinako faraoien nekropoli handi bat duelako ezaguna, Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarreko basamortuaren gune batean dagoena, baita piramide ugari ere, horietako bi, Egiptoko antzinakoenak handienak eta hobekien mantendutakoenak direnak.

Hondakin arkeologikoak

aldatu

Piramide Makurra eta Piramide Gorria, Egiptoko Antzinako Inperioko IV. dinastiaren sortzailea izan zen Snefru, Gizako piramiderik handienaren eraikitzailea izan zen Keopsen aitaren erregealdian eraiki ziren. Piramide Makurraren forma originala, bikaina da, eta trantsiziozko piramide forma baten ordezkari da, Piramide Gorria, munduko piramide klasikoen edo hiruki formako aurpegidunen artean lehena den bitartean.

Dahshur, Egiptoko errege nekropolia izan zen Egiptoko XII. dinastiako Amenemhat II.a faraoiaren erregealdian. Amenemhat II.aren piramidea pixka bat kaltetua dago, baina, bertatik gertu, errege damen arpilatu gabeko zenbait hilobi aurkitu ziren, oraindik bitxi ugari zituztenak.

Sesostris III.aren piramidea, multzo handi baten zati zen errege damentzako zenbait piramide txikiagoekin eta piramidetik hegoaldera zegoen tenplu batekin batera. Hilobi batean, piramidearen kalexkaren ondoan "errege alaben" altxorrak aurkitu ziren.

Piramide Beltza, ondorengo faraoia izan zen Amenemhat III.aren erregealdiaren garaikoa da, eta, oso kaltetua dagoen arren, oraindik ere, Snefruren bi piramideen ondoren, inguruko monumenturik garrantzitsuena da. Piramide Beltzaren tontorrean zegoen granitozko piramidioia, Kairoko Egiptoar Museoaren areto nagusian erakutsia dago.

Piramidearen ondoan, neurri batean arpilatua izan zen Egiptoko XIII. dinastiako Hor I.a faraoiaren hilobia aurkitu zen, eta, ondoan, bere balizko alaba zen Nubhepeti-Khereden lurperaketa. Dahshurren, XIII. dinastiako beste piramide batzuk ere badaude, baina soilik Ameny Qemaurena industu da.

Dahshurreko piramide guztien inguruetan, Egiptoko Antzinako Inperioko eta Inperio Ertaineko funtzionarioen hilerri zabalak aurkitu dira.

Gizateriaren Ondarea

aldatu

1979an, Menfisen multzoa bere nekropoliekin eta piramide zelaiekin (Giza, Abusir, Saqqara eta Dahshur), UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, "Menfis eta bere nekropoliak, piramideen tokia Gizatik Dahshurrera" izenarekin. Mota kulturalekoa bezala katalogatua dago, i, iii eta vi irizpideekin eta 86 identifikazio zenbakiarekin.

Galeria

aldatu


Kanpo estekak

aldatu