Ireki menu nagusia

Askatasunaren Estatua (ingelesez: Statue of Liberty), jatorrizko izena Mundua argitzen duen askatasuna (ingelesez: Liberty Enlightening the World; frantsesez: La Liberté éclairant le monde), New Yorken (AEB) kokatutako eskultura erraldoia da. Frédéric Auguste Bartholdiren lana da, 1886an Ameriketako Estatu Batuen independentziaren mendeurrena zela eta, Frantziak New York hiriari oparitutakoa[1]. 1984an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2][3].

Askatasunaren Estatua
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Logo of the National Register of Historic Places.jpg AEBko Gune Historikoa
Statue of Liberty National Monument
Statue of Liberty 7.jpg
Kokapena
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaNew York
Hiri global New York
BoroughManhattan
Kokapen fisikoa Liberty Island
Koordenatuak 40° 41′ 21″ N, 74° 02′ 40″ W / 40.689209166667°N,74.044425277778°W / 40.689209166667; -74.044425277778Koordenatuak: 40° 41′ 21″ N, 74° 02′ 40″ W / 40.689209166667°N,74.044425277778°W / 40.689209166667; -74.044425277778
Historia eta erabilera
Garraioa 1885
Jabea Parke Nazionalen Zerbitzua
Arkitektura
Arkitektoa Eugène-Emmanuel Viollet-le-Duc
Egitura ingeniaritza Gustave Eiffel
Materiala(k) kobrea, altzairua, hormigoia eta Granitoa
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Garaiera 46 m
Azalera 5,95 hektarea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 307
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1984 (VIII. bilkura)
AEBko Gune Historikoa 100000829
Bisitariak urtean 4.001.001
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Eduki-taula

HistoriaAldatu

DiseinuaAldatu

Édouard Lefebvre de Laboulaye politikari frantsesaren ideia izan zen Frantziak Estatu Batuei opari bat egitea haien askatasunaren mendeurrena ospatzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila amaitu berria zen eta herrialdea berreraikuntza lanetan ari zen.

Bartholdi eskultoreari egin zitzaion enkargua[4]. Eskultore frantziarra aurrez Suezko kanalean lanean aritua zen eta bertan itsasargi bat egitea pentsatua zuen. Itsasargi honek itxura klasikoa behar zuen izan eta mitologia erromatarreko Libertas jainkosa izan zuen buruan. Ez zen ordea proiektua gauzatu[4].

Enkargu berria jasota, Egipton izandako ideia berreskuratu eta terrakotazko eredu bat egin zuen. 1871n New Yorkera bidaiatu zuen estatuaren kokapena zehazteko[4][5]. Bedloe uhartea aukeratu zuen, garai hartan base militarra izan zena, hiriko badiaren sarreran. Uhartea gainera Ellis uhartearen ondoan kokaturik zegoen, eta horrela Europako etorkinek ikusiko zuten lehen irudia izango zen Askatasunaren Estatua[2].

Eraikuntza eta garraioaAldatu

Estatu Batuen askatasunaren mendeurrena 1876an izanik ordurako amaitu nahi izan zen proiektua baina aurrekontua nabarmen handitu zenez diru bilketak luze jo zuen eta eraikuntzak atzerapena izan zuen. Eskulturaren barne egitura egiteko Bartholdik Gustave Eiffel[2] injeniaria kontratatu zuen. Estatuaren azala osatzeko kobrezko piezak Gaget, Gauthier et Cie enpresan eraiki ziren 1878an. Eskulturaren burua Parisko 1878ko Erakusketa Unibertsalean erakutsi zen[6]. Aurrez 1876ko Filadelfiako Erakusketa Unibertsalean zuzia eta eskua erakutsi zen[7].

Estatua Frantzian egiten ari zen bitartean Estatu Batuetako gobernuak Bedloe uhartea erosi eta oinarria eraikitzen hasi ziren Bartholdiren diseinua jarraituz[8].

1884 urterako estatuaren atal guztiak amaituta zeuden[4]. Eskulturaren piezak desmuntatu eta aurrena Rouenera trenez, ondoren Sena ibaian behera itsasontziz eta azkenik Frantziatik AEBetarako bidaia Iseré itsasontzian egin zuen. Estatua 350 piezatan desmuntatu zen eta 214 kutxatan izan zen garraiatua[5]. New yorken lau hilabete behar izan zuten eskultura berreraikitzeko eta 1886ko urriaren 28an inauguratu zuen Grover Cleveland presidenteak[9]. Inaugurartu eta 1902 artean itsasargi funtzio izan zuen[10].

Berriztatze lanakAldatu

  • 1909an igogailua ezarri zen. 1931n igogailu modernoago bat eraiki zen.
  • 1916 urtean kobrezko zuzi zaharra kendu eta beiratezko 600 piezaz egindako berri bat ezarri zen. Pizterakoan argi-efektu ikusgarriak lortu ziren. Gutzon Borglum eskultoreak burutu zuen proeiktua.
  • 1949an berogailua ezarri zen estatuaren oinarrian.
  • 1984 eta 1986 urtean berriztatze lan orokorrak egin ziren. American Express konpainiak hartu zuen honen ardura eta kreditu txartelarekin egindako erosketa bakoitzeko zentabo bat emanez 1'7 milioi dolar biltzea lortu zuen.

DeskribapenaAldatu

SinbologiaAldatu

Eskulturak mitologia klasikoko jainkosa baten itxura du. Buruan zazpi puntadun koroa darama, zazpi itsaso klasikoak irudikatuz[3]. Koroan 25 leiho daude, lurrean aurkituriko gemak eta eguzkiaren izpiak sinbolizatuz[11]. Diademak Helios jainkoaren diademaren itxura du.

Eskumako besoa altxatua du eta piztutako zuzi bat eusten du. Eskultura klasikoetan ezpata izaten duten postura berean dago, horrela Argien Garaia hobesten du gerra garaiak baztertuz. Ezkerreko besoan taula bat darama eta Estatu Batuen independentziaren urtea ageri da zenbaki erromatarretan idatzia: JULY IV MDCCLXXVI[3].

Eskulturaren barnealdea altzairu herdoilgaitzez egina dago eta kobrezko azal fina du. Hasiera batean kobre kolorezkoa bazen ere aireak oxidatu egin du eta orain turkesa kolorekoa da. Antortxako sua urrezko laminaz estalita dago.

Estatua bera ekialdera begira dago, Europari begira[11].

Oinarria laukia da baina 11 punta dituen izar erregular baten gainean dago[8]. Bertan brontzezko plaka batean Emma Lazarus poeta estatubatuarraren The New Colossus olerkia dago idatzita[9].

THE NEW COLOSSUS
Not like the brazen giant of Greek fame,
With conquering limbs astride from land to land;
Here at our sea-washed, sunset gates shall stand
A mighty woman with a torch, whose flame
Is the imprisoned lightning, and her name
Mother of Exiles. From her beacon-hand
Glows world-wide welcome; her mild eyes command
The air-bridged harbor that twin cities frame.
"Keep, ancient lands, your storied pomp!" cries she
With silent lips. "Give me your tired, your poor,
Your huddled masses yearning to breathe free,
The wretched refuse of your teeming shore.
Send these, the homeless, tempest-tossed to me,
I lift my lamp beside the golden door!"

NeurriakAldatu

Ezaugarria Neurria[11]
Estatuaren altuera 46,05 m
Oinarriaren altuera 46,94 m
Guztizko altuera (oinarria+estatua) 92,99 m
Eskumako besoaren luzera 12,80 m
Eskuaren luzera 5,00 m
Hatz erakuslearen luzera 2,44 m
Buruaren altuera 5,26 m
Buruaren zabalera 3,05 m
Begiaren zabalera 0,76 m
Sudurraren altuera 1,37 m
Ahoaren zabalera 0,91 m
Taularen altuera 7,19 m
Taularen zabalera 4,14 m
Taularen lodiera 0,61 m
Kobrearen pisua 31 tona
Altzairuaren pisua 125 tona
Hormigoizko zimentuen pisua 25.500 tona
Kobrezko laminen lodiera 2,38 mm

Kopiak munduan zeharAldatu

 
Tokioko badiako erreplika.

Munduan zehar Askatasunaren Estatuaren kopia eta imitazio ugari daude, eskala desberdinetan egindakoak badira ere. Gehienak Frantzian eta Estatu Batuetan aurkitzen dira, baina beste hainbat herrialdetan ere badaude, hala nola, Argentina, Austria, Alemania, Italia, Japonia, Txina eta Viet-namen[12].

Aipagarrienak honako hauek dira:

  • Parisen, Zisneen uhartean (Île aux Cygnes), Bartholdiren tailerra egon zen tokian. 11,5 metrotako altuera du.
  • Las Vegas hiriko New York-New York Hotel eta kasinoan.
  • Tokioko badian, Odaiba uharte artifizialean.
  • Buenos Airesen, Barrancas de Belgrano plazan, Bartholdi berak egina.

IruditegiaAldatu

Askatasunaren estatuaren irudiakAldatu

Historia eta sinbologiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Statue de la Liberté Whc.unesco.org
  2. a b c (Gaztelaniaz)  Centre, UNESCO World Heritage «Centro del Patrimonio Mundial -» whc.unesco.org . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  3. a b c (Ingelesez)  «History Continued - Statue Of Liberty National Monument (U.S. National Park Service)» www.nps.gov . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  4. a b c d (Ingelesez)  «History of Statue of Liberty | Statue Of Liberty | Oh, Ranger!» www.ohranger.com . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  5. a b   Bartholdi 2009-04-18 . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  6.   Exposition universelle de 1878, Paris. Le parc du Champ-de-Mars. A gauche : Taureau sculpté par Isidore-Jules Bonheur (1827-1901); à droite : buste en cuivre martelé de la statue de la Liberté d'Auguste Bartholdi (1834-1904), par Monduit, Gaget et Gauthier. LL-11762A stéréo; 2012-10-12 . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  7.   D.Bermond, R. Belot (2004) Bartholdi 300 or. .
  8. a b (Ingelesez)  LIBERTY'S STATUE.; FULL PROGRAMME OF THE INAUGURAL CEREMONIES. . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  9. a b   Weil, François (2005) Histoire de New York Fayard 103 or. ISBN 2-2136-1856-9 .
  10. (Ingelesez)  «Statue of Liberty Lighthouse» LighthouseFriends . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  11. a b c (Ingelesez)  «Statue Statistics - Statue Of Liberty National Monument (U.S. National Park Service)» www.nps.gov . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
  12.   BSA Troop 101 Replica Statue of Liberty Search 2011-09-10 . Noiz kontsultatua: 2018-09-15 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Askatasunaren Estatua