Carl Sagan
Carl Sagan (Brooklyn, New York, AEB, 1934ko azaroaren 9a - Seattle, Washington, AEB, 1996ko abenduaren 20a) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen.
1980an Cosmos: A Personal Voyage («Kosmosa: bidaia pertsonala») astronomiari buruzko dokumental telesail ospetsua aurkeztu zuen.
BizitzaAldatu
Fisika ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta han graduatu zen, hogei urterekin. 1960an doktoregoa Astronomia eta Astrofisikan egin zuen. 1961ean, hainbat artikulu idatzi zituen planetei buruz, eta ospe handia izan zuen zientzialari eta gai zientifikoen dibulgatzaile gisa.
1962an Harvard Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta Smithsonian Institution-eko Astrofisika Behatokian sartu zen. Garai hartatik aurrera, NASArekin lan egin zuen, eguzki-sistemaren ikerketan batez ere. 1966an J.B. Pollack eta R. M. Goldsteinekin Artizarraren gainaldearen ikerketa batzuk egin zituen radarrarekin, eta bertan 10 km-ko garaiera duten mendiak daudela frogatu zuen ikerketa haien bidez.
1978an Pulitzer literatura-saria irabazi zuen Edeneko dragoiak liburuarekin. Lan horretan gizakiaren garunaren bilakaerari buruzko ideiak azaltzen ditu. Hala ere, nazioartean Cosmos telebista-sailarengatik egin zen ospetsu. Azken urteetan, Cornelleko Unibertsitateko ikerketa planetarioen behatokiko zuzendari izan zen. Lurraren inguruko espazioaz gainera, bizitzaren sorrerari eta unibertsoari buruzko gogoetak egin zituen. Gogoeta horietako batzuk Zer da bizitza? lanean bildu zituen.
AktibismoaAldatu
Sagan betidanik aktibismoaz eta pazifismoaz kontzientziatua egon zen; Gerra Hotzaren gailurrean, gerra nuklearraren eraginez kontzientziatzen saiatu zen. TTAPS txostenaren bost egileetako bat da: lan horretan, negu nuklear baten hipotesia planteatzen da.[1]
Halaber, marihuanaren erabilera defendatu zuen; izan ere, bere Marihuana Reconsidered[2] obran, haren kontsumoa hainbat obraren inspirazio iturria izan dela azaltzen du.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://www.atmos.washington.edu/~ackerman/Articles/Turco_Nuclear_Winter_90.pdf
- ↑ Grinspoon, Lester. (1994). Marihuana reconsidered. Oakland, CA : Quick American Archives ISBN 978-0-932551-13-9. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Carl Sagan |
- Carl Sagani buruzko webgunea (Ingelesez)