Ioannis Metaxas
Ioannis Metaxas (grezieraz: Ιωάννης Μεταξάς; Itaka, 1871ko apirilaren 24agreg./apirilaren 12ajul. - Atenas, 1941eko urtarrilaren 29a) greziar militar, politikari eta diktadorea izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1936-1941 bitartean.
Bizitza
aldatu1897ko greko-turkiar gerran eta Balkanetako gerretan parte hartu zuen. Alderdi monarkikokoa izan zen zisma nazionalean. Eleuterios Venizelos lehen ministroaren eta Grezia Lehen Mundu Gerran sartzearen aurka agertu zen, eta Korsikara erbesteratu behar izan zuen. Monarkia berrezarri ondoren, lehen ministro izendatu zuten 1936ko apirilean. Urte horretako abuztuaren 4an, estatu kolpea eman zuen Jurgi II.a Greziakoa erregearen laguntzarekin, eta erregimen autoritario, nazionalista eta antikomunista ezarri zuen. Neutraltasuna mantentzen saiatu zen Bigarren Mundu Gerran, eta Italiaren ultimatuma arbuiatu zuen 1940ko urrian. 1941eko urtarrilaren 29an hil zen, Alemania naziaren inbasioaren aurretik.