Cursus honorum
Cursus honorum, latinez Ohorezko bidea, Antzinako Erroman estatu-gizonek jarraitu beharreko karrera politikoa zen, mailaz maila guztiz zehazturik zegoena. Politika maila gorenera heldu nahi zutenek tribuno militar gisa, erromatar legioko eta erromatar estatuko ofizial karguaz alegia, abiatu behar zuten bere karrera. Ondorengo karguak hurrenez hurren kuestore, edil kurul, pretore, kontsul eta zentsore ziren.
Erromatar eskubideko hirietan
aldatuErromatar legeak zituzten probintzietako hirietan (koloniak eta municipia) bestelako Cursus honorum bat zehaztuta zegoen, bertako politikariek jarri zezaketena.
Oinarrizko Cursus honorum hiri horietan duunviratoak, edilitateak, eta kuestoretza osatzen zuten, bai kolonietan bai kolonietan. Kargu horiek hirien boterea ordezkatzen zuten. Magistraturen kategoria juridikoa berdinak ziren Erroman eta hirietan. Haien boterea herritarrengandik zetorkien. Magistraturak, Erromakoak bezala, aldi baterakoak eta kolegiatuak ziren, hau da, beste kolega edo beste hainbat kolegarekin partekatzen zuela. Magistratu horiek Herriak urtero aukeratzen zituen eta hainbat pertsonek betetzen zuten postu aldi berean.
Kolegio bat osatzen zuten eta kideek betoa izateko eskubidea zuten, Betika probintzian zeuden Salpensa hiriko eta Irni hiriko legeek zehazten duten bezala. Erromatar Inperioaren lehen mendeetan bertako magistraturak betetzea ohore handia zen. Horregatik ez zen inolako ordainsaririk jasotzen. Dirudienez, duunviratoa eta edilitatearen magistraturak baino ez ziren "ohore". Hispaniako magistraturak duunviratoa eta cuatorviratoa, prefektura, edilitatea, kuestura eta epailetza dira. Magistratuak ordo decurionum (dekurionen ordenekoak, Erromako Ordo senatoriusen antzekoa, baina udal mailan) izeneko taldekideak ziren, izendatuak izaten ziren unetik aurrera[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Blázquez, José María. (2003). El municipio romano en España. (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |