Bakea harmonia-egoera eta ondorioz gerra edo indarkeriarik eza bezala definitu ohi da. Honakoa definizio teoriko-formaltzat jotzen delarik, hots, plano kategoriko abstraktu batean kokatzen den definizioa da.

Bakearen ikurra: uso zuria olibondo adaxkarekin.

Sabindarren euskara garbian bakeari gentza esaten zaio,[1] eta bertatik eratorritakoa da Gentzane emakume-izena.[2]

Hala, historian, gizarte eta egile bakoitzak bakea eta bortizkeriarik eza ezberdin ulertu izan du. Esaterako, erromatarrek gudaren ukazio gisa ulertzen zuten. Bakea zentzu negatibo batean definitzen zuten: guda ez dena bakea da. Borrokarik ez dagoenean, "bakea" dago. Latinez pax = absentia belli da.

Gaur egun bakea, era positiboago eta zabalago batez ulertzen da, indarkeria materialik eza ez baita bakearen sinonimotzat hartzen. Hau da, bortxakeria fisikorik eza (indarkeria zuzena, hilketak, pertsonen edo taldeen aurkako errepresio bortitza...) eta egiturek (juridikoek, administratiboek eta sozio-ekonomikoek) sortzen duten bortizkeriarik ez ematea esan nahi du. Azkenengo definizio honi gagozkiola, bakerik ezaren adibide pobrezia genuke, izan ere, honakoak bere jatorria egitura ekonomiko bidegabe batean dauka.

Era berean, Nazio Batuen Erakundea (NBE) eta nazioarteko beste hainbat antolakunde bakea zentzu positiboago batean definitzen eta honako kontzeptuan sakontzen saiatu dira.

Irailaren 21ean ospatzen da Munduko Bakearen Eguna nazioarte-mailan.

Bake-sariakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «gentza - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  2. «Gentzane - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Kanpo-estekakAldatu