KGB
KGB (errusieraz: КГБ, Комит́ет Госуд́арственной Безоп́асности, Komitet Gosudarsvennoi Bezopasnosti, euskaraz: «Estatuko Segurtasun Komitea») SESBren barneko zein kanpoko kontraespioitza eta segurtasuna kontrolatzeko erakundea izan zen 1954-1991 artean.
KGB | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | КГБ СССР |
Mota | segurtasun agentzia |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Jarduera | |
Enplegatuak | 480.000 (1991) |
Gobernantza | |
Presidentea |
Ivan Serov (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Egoitza |
Lubyanka Building (en) ![]() |
Osatuta | |
Jabea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Historia | |
Sorrera | 1954ko martxoaren 13a |
Ordezkatzen du | NKVD |
Aurrekoak |
Ministry for State Security (en) ![]() |
Ondorengoak |
Inter-republican Security Service of the USSR (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Desagerpena | 1991ko abenduaren 3a |
Zuzendaritza NagusiaAldatu
Zuzendaritza Nagusia KGB Zuzendariarekin, bat edo bi zuzendariorde eta lau sei ordezkoekin osatzen zen.
KGBeko zuzendariak | 1917 – 1991 |
---|---|
Felix Edmundovitx Dzerzhinski (Txeka/GPU/OGPU) | 1917 – 1926 |
Viatxeslav Rudolfovitx Menzhinski (OGPU) | 1926 – 1934 |
Genrikh Grigorievitx Jagoda (NKVD) | 1934 – 1936 |
Nikolai Ivanovitx Yezhov (NKVD) | 1936 – 1938 |
Lavrenti Pavlovitx Beria (NKVD) | 1938 – 1941 |
Vsevolod Nikolaievitx Merkulov (NKGB) | 1941 (Otsaila – Uztaila) |
Lavrenti Pavlovitx Beria (NKVD) | 1941 – 1943 |
Vsevelod Nikolayevitx Merkulov (NKGB/MGB) | 1943 – 1946 |
Viktor Semionovitx Abakumov (MGB) | 1946 – 1951 |
Semion Denisovitx Ignatiev (MGB) | 1951 – 1953 |
Lavrenti Pavlovitx Beria (MGB) | 1953 (Martxoa – Ekaina) |
Sergei Nikiforovitx Kruglov (MGB) | 1953 – 1954 |
Ivan Aleksandrovitx Serov (KGB) | 1954 – 1958 |
Aleksandr Nikolayevitx Shelepin (KGB) | 1958 – 1961 |
Vladimir Jefimovitx Semichastni (KGB) | 1961 – 1967 |
Juri Vladimirovitx Andropov (KGB) | 1967 – 1982 |
Vitali Vasilievitx Fedortxuk (KGB) | 1982 (Maiatza – Abendua) |
Viktor Mikhailovitx Txebrikov (KGB) | 1982 – 1988 |
Vladimir Aleksandrovitx Kriutxkov (KGB) | 1988 – 1991 |
Vadim Viktorovitx Bakatin (KGB) | 1991 (Abuztua – Urria) |
ZuzendaritzakAldatu
- Lehen Zuzendaritza (Kanpo Ekintza): Sobietar Batasunetik kanpo egindako inteligentzia eta ekintzen ardura zuena.
- Bigarren Zuzendaritza: Sobiet Batasuneko barnean sobietar hiritarren eta kanpotarren kontrainteligentzia eta zaintza politikoaren arduraduna.
- Hirugarren Zuzendaritza (Indar Armatuak): Sobietar Indar Armatuen barnean kontrainteligentzia eta zaintza politikoaren arduraduna.
- Laugarren Zuzendaritza (Garraio Segurtasuna)
- Bosgarren Zuzendaritza: Barne segurtasuneko arduraduna, oposizio politikoa, erlijiosoa, artistak etab. kontrolpean izateko eta komunikabideen zentsuraren arduraduna;
- Seigarren Zuzendaritza (Kontrainteligentzia Ekonomikoa eta Industria Segurtasuna)
- Zazpigarren Zuzendaritza (Zaingoa): Sobietar herritarrak eta kanpotarrak zaintzeko.
- Zortzigarren Zuzendaritza: komunikazioa, atzerriko komunikabideen kontrola eta kriptologia sistemak.
- Bederatzigarren Zuzendaritza (Zaintza): 40.000 ziren, uniformedun kideko guardiak. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren buruzagien bizkartzain, Sobietar Gobernuaren instalazioen (nuklear armen biltegiak barne) zaintzaren arduradunak.
- Hamabosgarren Zuzendaritza (Gobernuko Eraikinen Segurtasuna)
- Hamaseigarren Zuzendaritza (Komunikazioen eragozpenak eta SIGINT)
- Mugazainen Zuzendaritza: 245.000 ziren, mugazainak.
- Ekintzak eta Teknologia Zuzendaritza: Laborategiak eta hainbat baliabideren ikerketaguneak.
SailakAldatu
- KGB, Pertsonal Saila
- KGB, idazkaritza
- KGB, Euskarri Teknikoaren taldea
- KGB, Finantza Saila
- KGB, Agiritegia
- KGB, administrazio Saila eta
- SBAK Batzordea.
- KGB OSNAZ, (Spetnaz edo Ekintza Bereziak):
- Alpha Taldea,
- Beta Taldea, Delfin, eta
- Vimpel,
- Kremlineko Zaintza Indarra: Bederatzigarren Zuzendaritzaren pean. Presidiumeko bizkarzainak, eta 1992tik aurrera Presidentziako Segurtasuna.
KGBren bilakaeraAldatu
1917 | Txeka |
1922 | NKVD (GPU) |
1923 | OGPU |
1934 | NKVD (GUGB) |
1941 | NKGB |
1941 | NKVD (GUGB) |
1943 | NKGB |
1946 | MGB |
1947 – 1951 | KI |
1953 | MVD |
1954 | KGB |