Ireki menu nagusia

Gregorio Conrado Álvarez Armelino, "El Goyo" (Lavalleja, Uruguai, 1925eko azaroaren 26a - Montevideo, 2016ko abenduaren 28a) Uruguaiko militar eta diktadore izan zen 1981etik 1985era.

Gregorio Conrado Álvarez
Uruguaiko presidentea

1981-09-01 - 1985-02-12
Aparicio Méndez Itzuli - Rafael Addiego Bruno Itzuli
Bizitza
Jaiotza Montevideo1925eko azaroaren 26a
Herrialdea  Uruguai
 Espainia
Bizilekua Montevideo
Heriotza Lavalleja departamendua2016ko abenduaren 28a (91 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Politikari independente

Militarren familia bateko kidea, hainbat kargu militar izan zituen bere ibilbidean. 1978an Armadaren Komadante Nagusi izendatu zuten, eta kargu horretan zegoela Informazio eta Defentsa Zerbitzua bere kargu utzi zuen. 1980an izandako Konstituzio erreferendumean herritarrek demokraziara itzultzeko hautua hartu zuten, baina Gregorio Álvarez ez zegoen ados eta Nazioaren Kontseilua izenekoa deitu zuen 1981eko irailaren 1ean. Honek de facto Errepublikaren presidentzia berari eman zion, lau urteko diktadura bati hasiera emanez. 1982an, presio politikoa handia medio, 1984an hauteskunde legislatibo eta presidentzialak egitea onartu zuen.

1978an gertatu ziren hainbat erailketen ondorioz gartzelaratua izan zen. 2015ean bere osasunak okerrera egin zuen eta 2016an hil zen oraindik preso zegoela.