Getúlio Dornelles Vargas (São Borja, Rio Grande do Sul, 1882ko apirilaren 19a - Rio de Janeiro, 1954ko abuztuaren 24a) Brasilgo politikaria izan zen. Bitan izan zen Brasilgo presidentea: 1930etik 1945era eta 1951tik hil arte.

Getúlio Vargas


18. Brasilgo presidente

1951ko urtarrilaren 31 - 1954ko abuztuaren 24a
Eurico Gaspar Dutra - Café Filho (en) Itzuli
Brasilgo senatari

1946ko otsailaren 5a - 1951ko urtarrilaren 31
Barrutia: Rio Grande do Sul (en) Itzuli

15. Brasilgo presidente

1930eko azaroaren 3a - 1945eko urriaren 29a
1930eko Junta Militarra - José Linhares
federal deputy of Rio Grande do Sul (en) Itzuli

1923ko maiatzaren 3a - 1926ko azaroaren 15a
Hautetsia: 33rd legislature of the National Congress of the United States of Brazil (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSão Borja1882ko apirilaren 19a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaCatete Palace (en) Itzuli1954ko abuztuaren 24a (72 urte)
Hobiratze lekuaSão Borja
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
AitaManuel do Nascimento Vargas
AmaCândida Francisca Dornelles
Ezkontidea(k)Darci Vargas (en) Itzuli  (1911 -  1954ko abuztuaren 24a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala
Hizkuntzakportugesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraBrazilian Army (en) Itzuli
Graduasarjentu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa Brazilian Labour Party (en) Itzuli
Republican Party of Rio Grande do Sul (en) Itzuli

IMDB: nm1956738 Find a Grave: 9311063 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Zuzenbideko ikasketak amaitu ondoren, politikaz arduratu zen. 1923. urtean legebiltzarkide hautatu zuten. 1926-1927. urteetan, finantza ministro izan zen, eta 1927-1930 bitartean Rio Grande do Sul estatuko gobernadore. 1930. urtean, lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, Alianza Liberal alderdiaren aldetik, baina galtzaile atera zen, eta hauteskundeei jarraitu zitzaien iraultzak behin-behineko gobernuburu izendatu zuen. 1934an biltzar konstituziogileko lehendakari hautatu zuten.

Hiru urte geroago, ordea, legebiltzarra bertan behera utzi eta Estado Novo deitu zen erregimen faxista ezarri zuen. Ordu arte lurjabe handien mendean egona zen administrazioan, hezkuntzan, gizartean eta ekonomian erabateko berrikuntzak egiten ahalegindu zen Brasilgo langileen bizi-baldintzak hobetzeko eta industria bultzatzeko. Brasilek Bigarren Mundu Gerran parte hartu izanak herritarren demokrazia nahia utzi zuen agerian; 1945. urtean, estatu-kolpe batek Vargas kargutik kendu zuen, Senatuko kargua gorde zuen arren.

1950. urtean, Alderdi Laboristaren aldetik, Brasilgo lehendakari hautatu zuten berriro. Alderdi progresisten eta kontserbadoreen arteko oreka aurkitzen saiatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. 1954. urtean Brasilgo armadak dimisioa ematera behartu zuen, eta, handik gutxira, bere buruaz beste egin zuen.

Getulio Vargasen populismoa

aldatu

Hona hemen Queirozen iritzia Vargasi buruz:

«Erreformatzaile politikoa izanik, jauntxokeriatik eta nagusi ziren oligarkietatik askatu zuen Brasil. Gure kultura ekonomikoaren erreformatzailea izanik, menpeko izatetik independentzia eta aurrerapena eskuratu genituen. Aberastasun sortzailea, gure oinarrizko industrien eragilea, nekazaritza eta industria arloko gure prestakuntzaren bultzatzailea (...). Gizartearen erreformatzailea izanik, miraria egin zuen, produkzioko faktoreen lana bateratu baitzuen klase borrokara jo gabe.»

José J. Queiroz, Getulio Vargasi buruzko memoriak. Río de Janeiro, 1957.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getúlio Vargas