Plebe (latinez: plebs) Antzinako Erroman, herritar xehea izan zen. Plebea erromatarrek menderatutako Lazioko herritarrek eta Erromara joandako atzerritarrek osatua zen hasieran; lur-jabe txikiak, merkatariak edo eskulangileak ziren plebeio (latinez: plebeius) gehienak.

Hiritar libreak ziren legez, baina errepublikaren garaian ez zuten ordezkaririk ez senatuan ez eta beste funtzionario karguetan ere, epaitegi militarrean izan ezik; K.a. 445. urtea arte debekatua izan zuten patrizioen taldeko kideekin ezkontzea. Plebeak borroka handia egin zuen eskubideak lortzearren; patrizioengandik bereizi eta beren legeak eta erakundeak antolatu zituzten, eta Erromako hiritik alde egitea eta handik hurbil beste hiri bat sortzea erabaki zutenean, patrizioek amore eman behar izan zuten. Plebeioek patrizioekiko berdintasuna lortu zuten pixkanaka; K.a. 300. urtetik aurrera gero eta txikiagoa izan zen bi taldeen arteko bereizketa eta erabat desagertu zen bateko zein besteko aberatsek nobilitas klasea osatu zutenean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu