Bigarren Karlistaldia

Euskal Herri eta Espainiako gerra zibila (1872-1876)
Bigarren Gerra Karlista» orritik birbideratua)

Artikulu hau Euskal Herrian, oro har, Bigarren Karlistaldia deitzen den artikuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Matinerren Gerra».

Bigarren Karlistaldia[2][3][4][5] (Euskal Herriaz kanpora sarritan Hirugarren Karlistaldia deitua[oh 1]) 1872tik 1876ra Hego Euskal Herrian eta Espainian gertatutako guda izan zen. Alde batetik, Espainiako koroa aldarrikatzen zuen Madrilgo duke Karlos (Karlos VII.a izena hartuta) eta haren jarraitzaileak zeuden eta, bestetik, Amadeo I.a, Espainiako Lehen Errepublika eta Alfontso XII.aren gobernuak.[6]

Bigarren Karlistaldia
Karlista soldaduak Nafarroan, beren animaliekin
Data1872ko apirilaren 21a1876ko otsailaren 28a
LekuaHego Euskal Herria, Maestrazgo, Katalunia
EmaitzaKarlisten porrota
Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako foruen abolizioa
Gudulariak
Espainiako erresuma (Amadeo Savoiakoa) (1872-1873)
Espainiako Lehen Errepublika (1873-1874)
Espainiako erresuma (Alfontso XII.a) (1874-1876)
Karlismoa
Buruzagiak
Alfontso XII.a
Arsenio Martínez-Campos
Manuel Pavía
Francisco Serrano
Ramón Blanco
Jenaro Quesada
Karlos VII.a
Rafael Tristany
Pascual Cucala
Francesc Savalls
Joan Castells
Manuel Santa Kruz
Antonio Dorregaray
Torcuato Mendiri
Nicolás Ollo
Joaquín Elio
Antonio Lizarraga
Juan Nepomuceno Orbe Mariaka
Galerak
7.000 eta 50.000 hildako artean[1]

1870eko martxoan, Ramón Cabrerak, karlisten buruzagi politiko eta militarrak, dimisioa eman zuen, bere ustez, "armaz garaipena lortzeko baldintzak ez zeudelako" eta "Espainia gerra zibil berri batez arriskuan jarri nahi ez zuelako". [7][8] Hala ere, Karlos errege-nahiak, erbestean hilabetez matxinada prestatu ondoren, erabaki zuen 1872ko apirilaren 21a izango zela Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatzeko data.

Gerra horren gudaleku nagusia Hego Euskal Herria izan zen Lehen Karlistaldian bezala, eta euskal lurraldean borrokatu bigarrena. Dena den, 1872ko uztailean, Karlosek Filipe V.ak ezarritako Planta Berriko dekretuen bitartez indargabetutako foruen berrezarpena proposatu zuenean, matxinada hein handi batean Kataluniara eta neurri txikiagoan Valentzia eta Aragoira zabaldu zen. Andaluzian eta beste hainbat lekutan ere zenbait partida mendietara joan eta gudari baino bandolerismoari ekin zioten, gorriak ikusi baitzituzten ekintzak burutzeko, inguruko biztanleen artean jarraitzaile gutxi zituztela eta.

1873ko otsailean Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zutenean, isabelinoak izandako monarkiko asko karlista aldera pasatu ziren. Era berean, Kantoien matxinadak karlisten lerroak indartu zituen. Aldiz, 1874ko urtarrilean Pavíaren estatu-kolpeak eta 1874ko abenduaren 29ko Arsenio Martínez Camposen altxamenduak karlistei indarrak kendu zizkieten. 1876 hasieran, guda amaitu zen, Canovas del Castillok hauspotuta Alfontso XII.a Espainiakoaren eta armadaren bitartez lehengo Borboi leinua berrezarri zenean, Espainiako gobernua horrek Aulki Santuarekin hitzarmena sinatu zuenean eta Ramón Cabrerak "a la Nación" eta "al Partido Carlista" agirien bitartez Alfontso XII.a Espainiakoa onartu zuenean.[9][10]

Karlos VII.a, Vanity Fair aldizkarian 1876an egindako margolana

Gerraren arazoak aldatu

Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdian foru sistema errespetatu zen estatu katolikoaren barnean. Iraultzaile demokratiko antiklerikalak gobernura iritsi zirenean, estatu laikoa ezarri zuten. Hego Euskal Herrian, bertako herritarren sentimendu erlijioso sakonaren kontrako ekintzatzat hartu zen hori[11].

Katolizismoaren defentsak, eta ez foruenak —azken horiek errespetatu baitzituzten iraultzaileek—, ekarri zuen karlista alderdia sendotzea eta Bigarren Karlistaldiaren hasiera —matinerrenak Hego Euskal Herrian ez zuen eraginik izan—. Karlismoak euskal gizarteko sektore ugariren babesa izan zuen:

Gerraren garapena aldatu

Gerraren hasiera aldatu

 
Gorriz, karlismoaren hedadura 1874. urtean. Suteek Kantoien matxinadaren guneak adierazten dituzte.

Bigarren Karlistaldia 1872ko apirilean hasi zen, Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu zuenean. Euskal Herrian, talde karlistek Serrano jeneralak zuzendutako armada errepublikarrari aurre egin behar izan zioten. Arrigorriaga, Mañaria eta Oñatiko gudetan karlistek galdu egin zuten[12].

Karlos VII.ak maiatzaren 2an muga zeharkatu eta altxamendua zuzendu zuen[13]. Hala ere, maiatzaren 4an Domingo Moriones jeneral errepublikarra Orokietan karlisten zuten kanpamenduan sartu eta erregenahia erbestera itzuli behar zen.

Orokietako gudua galdu ondoren, maiatzaren 24an su-eten labur bat izenpetu zen Zornotzan, Zornotzako ituna izena zuena, eta bertan Serrano jeneralak amnistia emateko konpromisoa hartu zuen, Euskal Herriko karlistek armak uzten bazituzten[6].

Espainiako Gorteek, aldiz, ez zuten ituna onartu eta Serrano dimititzera behartu zuten. Era berean, karlistak ere ez zeuden ados eta erregenahiak traidoretzat izan zituen sinatzaileek. Handik gutxira, karlistek —Santa Kruz apaiza pertsonaia nagusietakoa izan zen— gerrari ekin zioten.

Karlisten nagusitasuna aldatu

 
Karlos VII.a eta haren ofizialak
 
Karlisten kontrako karikatura La Madeja Política aldizkarian. Espainiako Lehen Errepublikako presidentea, Emilio Castelar, bigarren karlistaldia eta Kantoien matxinada irudikatzen dituzten bi kandela itzaltzen ageri da.

Lehenengo matxinada porrot egin ondoren, erregenahiak buruzagi militar gehienak bota eta abenduaren 18an saiakera berria egingo zutela erabaki zuen[13].

1872ko abenduan eta 1873ko urtarrilean karlistek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa Garaian eta Katalunian erasoa jo zuten gerrillen taktikaren bidez, eta trenbideak, telegrafoak... saboteatu. Hego Euskal Herriko lurraldeak karlisten esku geratu ziren, hiriburuak izan ezik. Une berean, gorteek Errepublika aldarrikatu zuten eta Karlos VII.aren jarraitzaileei bultzada ideologikoa eman zieten.

1873ko maiatzaren 5ean Eraulen (Nafarroa Garaia) Dorregarai, Rada eta beste karlista buruzagiek garaipena lortu zuten Navarro jeneralak zuzendutako tropa errepublikarren aurka, hainbat erori eta preso lortuz.

Hurrengo hilabeteetan karlistek errepublikar armada menderatu zuten Belabieta, Mañeru, Metauten, Beramendi eta Deikazteluko guduetan.[6]

Erregenaiak, berriro, 1873ko uztailean muga zeharkatu zuen eta abuztuan matxinoek Lizarra konkistatu zuten, bere hiriburu bilakatu zena.

1873ko azaroan, errepublikarrek galdu egin zuten Jurramendiko guduan, Dorregarai, Valdespinako markesa[14], Velasco eta Ollo karlista jeneralen aurrean[15].

1874ko irailean, karlistek 24.000 soldadu zituzten eta ia Hego Euskal Herria osoa zuten mendean. Hala eta guztiz ere, karlistek ezin izan zituzten euskal hiriburuak hartu eta horiek iraultzaileen menpe jarraitu zuten: 1874an 125 egunez Bilbo eraso ondoren, karlistek atzera egin behar izan zuten[6].

Tartean Hego Euskal Herrian de factozko karlista estatua eratu zuten. Foru Aldundiak oinarrian izanda, Karlos VII.a estatu burua izan zen eta bere gobernua hiru estatu-idazkaritzek osatuta zegoen[16]: Guda, Kanpo-Harremanak eta Estatua eta Grazia, Justizia eta Ogasuna. Denboraren poderioz, bost "ministerio" izatera ailegatu ziren. Bere kode penala, Auzitegi Gorena, Aduanak, Posta zerbitzua eta 1874an Oñatiko Unibertsitatea eratu zituzten[17].

Ekialdeko frontea aldatu

 
Francesc Savalls eta bere estatu nagusia.

Katalunian, bertoko karlistek erregenahiak aukeratutako data baino lehen hasi zuten altxamendua, izan ere Joan Castell, 70 lagun zuzentzen zituena, zenbait egun aurrerago matxinatu zen. Erregenaiak bere anaia zen Alfontso Karlos Borboikoa Kataluniako kapitain jeneral izendatu bazuen ere, horrek 1872ko bukaera arte ez zuen muga zeharkatu eta tropak Rafael Tristanyk zuzendu zituen. Nahiz eta ia Kataluniako eskualde guztietan partidak sortu, ez zuten egitura militar amankomuna finkatu[18]. Euskal Herrian matxinada berpiztea eta abenduan Alfontso Karlos heltzeak herriaren babesa suspertu zuten Katalunian. Bitartean, Pascual Cucalak Maestrazgo kontrolatu eta guztira 3.000 lagun batu zituzten, horietatik 2.000 Valentziako probintzian eta 850 inguru Alacanten.

Marco de Bello jeneralak Aragoin altxamendua antolatzea zuen helburua, baita eskualdeko administrazio zibil eta militarra ere. Nahiz eta antolakuntza sortu, arazo larriak zituen soldaduak armaz hornitu eta ordaintzeko, erbestean erositako edo etsaiei kendutako armak zituztelako. Hala ere, zenbait batailoi lerrokatzea lortu zuen eta horietatik Pilareko konpainia estimatuenen artean zegoen erdialdeko armadan. Caspe aldean zenbait borroka galdu bazituen ere, Cantavieja parean errepublikarren erasoa geldiarazi zuen. Maestrazgoko partidak gehitu ahala, Aragoi, Katalunia, Cuenca eta Albacetekoekin nahastu ziren. Adibidez, Cucalak zuzendutako partida Kataluniatik sartu eta atera zen hainbat aldiz. 1874an Alfontso Karlosek Vallèsko karlista batzuk bidali behar zituen Maestrazgoko partidak indartzeko. Euskal Herrian egin zuten moduan, karlistek estatu txiki bat sortu zuten ekialdean, hiriburua Cantavieja izanik. Hala ere, hiria galdu zuten[6].

Beste lekuetan bakartutako talde karlistak besterik ez zegoen: Extremaduran 400 lagun inguru izan ziren eta Gaztela Berrian, batez ere Ciudad Realeko probintzian, partida batzuk ere sortu zituzten halaber. 1874an Alfontso Karlos Borboikoak, Maria das Neves Portugalgoa bere emaztearen laguntza zuena, zuzendutako armadak Cuenca konkistatu zuen.

1874ko martxoan, Francesc Savallsek zuzendutako oste karlistek Olot setiatu, konkistatu eta ekialdeko hiriburu bilakatu zuten. Uztailean Sant Joan de les Abadessesen Kataluniako Generalitatea berrezarri zuten, Rafael Tristany presidentea izanik. Horrela, Kataluniako karlistak kontrolpean zituzten eskualdeei antolaketa politiko-administratiboa egiten saiatu ziren.

1875eko martxoan Martínez-Camposek Olot konkistatu eta La Seu d'Urgell setiatu zuen. Azaroaren 19an hiria konkistatu zuenean, Katalunian gerra amaitu zen.

Gerraren amaiera aldatu

 
Trebiñuko gudua irudikatzen duen Victor Morelliren margolana.

Borroka militarrek 1876 arte iraun zuten; hala ere, Alfontso XII.a Espainiakoa politikan agertu zenean, karlistekin bat egin zuten errepublikarren kontrakoek eta liberal foruzale kontserbadore askok utzi egin zioten Karlos VII.aren alde egiteari.

Katalunian 1875eko azaroan guda bukatu zenean, euskal fronteak gobernuaren armadaren ahalegin guztiak erakarri zituen. Hori zela eta, 1876ko urtarrilean eraso bortitza hasi zuten eta otsailean Lizarra konkistatu zuten[6]. Lizarra erori ondoren, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten eta 1876ko otsailaren 28an Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen[13]. Egun berean, Alfontso XII.a Espainiakoa Iruñean sartu zen.

Karlistek gerra galdu ondoren, Antonio Cánovas del Castilloren gobernuak foruak ofizialki abolitu zituen 1876an, eta Euskal Herriko historian etapa berri bati eman zitzaion hasiera.

Guztira, gudan 7.000 eta 50.000 hildako artean izan ziren[19].

Bertso hauek ederki asko agertzen dute gerra amaierako euskaldun karlisten egoera latza:

« Karlistak irten giñan fedearen alde,
fanfarroi gerrarako giñanak alegre;
alferrik lan eginda umilduak gaude,
gure enpeño hoiek juan dira debalde.[20]
»

Herri kulturan aldatu

Gerra zenbait eleberri eta filmen oinarria izan da. Liburuen artean, honakoak aipa ditzakegu:

Filmak ere asko izan dira:

Zenbait gudu aldatu

Iruditegia aldatu

Oharrak aldatu

  1. Hego Euskal Herrian Bigarren Karlistaldia izan zen hau, eta ohikoa da hala deitzea iturri gehienetan. Gaztelaniaz Bigarren Karlistaldia esaten diote Matinerren Gerrari. Euskarazko Wikipedian euskarazko tradizioa jarraitu dugu.

Erreferentziak aldatu

  1. 26. Spain, 3rd Carlist War (1872-76)
  2. «2. Gerra Karlista — Zumalakarregi museoa» www.zumalakarregimuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  3. «Karlistaldiak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  4. «Industrializazio garaia Euskal Herrian 1870-1930» www.ostadar.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  5. «Poesia. Euskal Literaturaren Ataria» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-27).
  6. a b c d e f Extramiana, José. (1978-1979). Historia de las guerras carlistas. Donostia.
  7. Urcelay Alonso, Javier. (2006). Cabrera. El Tigre del Maestrazgo. Bartzelona: Ariel ISBN 84-344-5205-7..
  8. Rodriguez Vives, Conxa. (1989). Ramón Cabrera a l'exili. Montserrateko monasterioa.
  9. Caso, José Indalecio. (1875). La Cuestión Cabrera. Madril.
  10. Garrabou, Joan. (1989). Gent Nostra. Cabrera. Bartzelona.
  11. Jover, José María. (1988). Historia de España XXXIV. La era isabelina y el Sexenio Democrático (1834-1874). Madril.
  12. Oyarzun Oyarzun, Roman. (1961). Vida de Ramon Cabrera y las guerras carlistas. Bartzelona.
  13. a b c Ramos Martinez, Bruno. (1957). Memorias y Diario de Carlos VII. Madril.
  14. Gaytán de Ayala Artazcoz, Antonio. (1934). «Parientes mayores de Guipúzcoa: señores del palacio casa-fuerte de Murguía en Astigarraga» Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (Paris: Eusko Ikaskuntza).
  15. Canal, Jordi. (2000). El Carlismo. Madril.
  16. Montero, Julio. (1992). El Estado Carlista. Principios teóricos y práctica política (1872-1876). Madril.
  17. Ferrer, Melchor. (1941-1979). Historia del tradicionalismo español. 30 liburukiak Sevilla.
  18. Vallverdú, Robert. (1997). El tercer carlisme a les comarques meridionals de Catalunya (1872-1876). Bartzelona.
  19. XIX. mendeko heriotza-erroldak
  20. Eta tira eta tunba diskoa. Argia.com
  21. Wikisource: "Zalacaín el aventurero"
  22. Wikisource: "Cánovas"
  23. Nikolas Ormaetxea Orixe (1929): Santa Kruz apaiza. Klasikoen Gordailuan online eskuragarri.
  24. "Karlistadaren kronika 1872-1876" filmaren webgunea imdb.com
  25. "Santa Cruz, el cura guerrillero" filmaren webgunea imdb.com
  26. "Behiak" filmaren webgunea imdb.com

Bibliografia aldatu

  • Extramiana, José (1980): Historia de las guerras carlistas, Donostia, Haranburu.
  • Garmendia, Vicente (1984): La ideología carlista (1868-1876), Zarautz, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Montero, Julio (1992): El Estado Carlista. Principios teóricos y práctica política (1872-1876), Madril.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu