Jaungoikoa, aberria, erregea
Jaungoikoa, aberria, erregea (gaztelaniaz: Dios, patria, rey) karlismoaren goiburu hirukoitza da. 1814an, Vienako Batzarrean aldarrikatutako "Tronua eta Aldarea" goiburuaren baliokidea izan zen.
Zenbait aldaera izan zituen: Jaungoikoa, aberria, erregea, epaileak[1] edo Jaungoikoa, aberria, foruak, erregea. Ignacio Baleztenak Oriamendiko Martxaren hitzak birmoldatu zituenean, goiburu honekin eman zion hasiera bere bertsioari.
1895ean Arana anaiek eusko abertzaletasunarentzat goiburua sortzeko orduan, Jaun-goikua eta Lagi-zaŕa aukeratu zuten, beste goiburu horren oihartzuna.[2][3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Rueda, Germán. La primera guerra carlista. Artehistoria.
- ↑ Villanueva, Javier. (2004). Manuel Calvo-García & William L. F. Festiner ed. Federalismo, nacionalismo y autodeterminación en el País Vasco. in: Federalismo/Federalism. Dykinson, 189-219 or..
- ↑ Ormaetxea, Xabier. (2015/06/20). «Del carlismo ‘per accidens’ al nacionalismo vasco» Deia.