Ireki menu nagusia

Teodoro Rada Delgado (Iruñea, 1822 - Santurtzi, 1874ko martxoaren 30a), Radica izengoitiz ezaguna, Nafarroako militar karlista izan zen.

Teodoro Rada
Radica.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1822
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Santurtzi1874ko martxoaren  30a (51/52 urte)
Heriotza modua death in battlea Itzuli
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Izengoitia(k) Radica
Zerbitzu militarra
Gradua brigadier Itzuli
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia
Bigarren Karlistaldia

BiografiaAldatu

Infanteriako kadete izan zen Lehen Karlistadan. Bergarako Besarkadaren ondoren Tafallan hartu zuen bizilekua 1868. urteko iraultza arte. 1872. urteko matxinadak huts egin zuenean Frantziarako muga pasa zuen. Ollo brigadierrarekin itzuli zen hegoaldera teniente koronel graduarekin. Udaben (Basaburua) zauritu zuten, eta Bordelera erretiratu behar izan zuen osatzeko. Nafarroan borrokatu ondoren Portugaleteko herria menderatu zuen. Somorrostroko guduan garaile irten ondoren Abantokoan zauritu zuten 1874. urteko martxoaren 29an eta biharamunean hil zen. Karlos erregegaiak mariskal izendatuz saritu zuen.

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.