Putzu (eleberria)

Txillardegik 1999an idatzitako eleberria

Putzu Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, idatzitako eleberria da, 1999an argitaratua.

Putzu (eleberria)
Jatorria
Egilea(k)Jose Luis Alvarez Enparantza
Argitaratze-data1999
IzenburuaPutzu
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaKarlistaldiak
Txillardegi

Sinopsia aldatu

1873. urtea da, Donostian. Urtebete bada Bigarren Karlistaldia hasi zela eta Putzu gaztea ez da lasai bizi armada liberal arrotzak menperaturiko hirian. Pena du bere betiko Putzu kalea utzi beharra baina, bere barruko ezinegona eraman ezinda, armak eskuetan hartuta lagundu nahiko du foruen defentsan, karlistekin bat eginda.[1]

Boluntario alde eginez geroztik, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da Putzu: Tolosan, Zugarramurdin, Lizarra aldean, Gernikan, Oñatin, Donostiaren setioan berriz ere, baita Ipar Euskal Herrian ere, Lapurditik Zuberoaraino. El Cuartel Real aldizkariko erredaktore gisa, armada karlistaren atze-aurre guztiak ezagutuko ditu, bai ofizial eta diplomatikoekin ibili beharra, bai mutilekin tiroka eta borrokan, eta gerraren gorabehera guztiak ere bai, hala garaipen loriazkoak nola porrotik mingotsenak edo bala zauriak…

Eleberri historiko batekin itzuli da Txillardegi euskal literaturaren plazara: nobela mardula, jantzia, zehaztasun historiko eta geografikoz ongi hornitua eta dokumentatua. Xehetasun horien gainetik, ordea, Txillardegiren betidaniko kezka eta ezaugarriak aurkituko ditugu bertan: pertsonaia gatazkatsu baten barne-mundu urduria, galduz doazen denbora eta lekuen oroimin malenkoniatsua, eta Euskal Herriaren askatasunarekiko konpromiso eta amodioa. Hori guztia, estilo bizi eta arin batean idatzia. Hitz batean, gure klasiko baten lan handia.[2]

Erreferentzia aldatu

  1. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Putzu - Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  2. PUTZU | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu