Ireki menu nagusia

Paz en la guerra (Bakea gudan) Miguel Unamunok 1897an plazaratutako bere lehen eleberria da. Liburuan jasotzen dituen informazioak bere haurtzarokoak dira. Bigarren karlistaldiarekin lotutako gertaerak. Liburu hau argitaratu ondoren, gaiak eta estiloa aldatuz, nivolak hasi zen idazten.

Paz en la guerra
Paz en la guerra cover page 1897.jpg
Datuak
Argitaratze-data 1897
Generoa Eleberria, Memoriak
Herrialdea  Euskal Herria
Orrialdeak 349
Euskaraz
Izenburua 'Bakea gudan'

ArgumentuaAldatu

1874an Bilbok karlisten setioa pairatu zuen. Unamunok orduan hamar urte zituen. Liburu honek garai hartako oroimenak eleberri moduan jasotzen ditu. Juan Pablo Fusiren hitzetan Unamunoren ikuspuntutik liburu hau "Euskal Herriari buruzko bere hausnarketarako saiakera handiena izan zen".[1] Liburuan liberalen eta karlisten arteko gatazka erakusten da. Liberalak, orokorrean, merkatariak eta hiritarrak dira; karlistak, baserritarrak. Liburuan egileak ez du batzuen edo bestetzuen alde kokatzen. Gerraren inguru horretan Unamunok bere haurtzaroko oroimenak kokatzen ditu.

Liburuaren kritika euskarazAldatu

Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa izenburuaz Joxe Azurmendi argitaratu zuen liburuaren inguruko azterketa Txalapartan, 2012an. Argitaletxeak berak komentario hau plazaratu zuen saiakeraren edukia laburbilduz: "Aipatu eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismo vs. liberalismo gatazkaren interpretazio saio bat. Hala, bada, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa. Baina Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin aztertu eta baztertu du euskal arazoa. Horra hor gerora egindako hainbat kritikaren eta interpretazioren arazoa."[2]

ErreferentziakAldatu