Orokietako gudua Nafarroako herri hartan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen, liberalek eta karlistek 1872ko maiatzaren 4an egina.

Orokietako gudua
Bigarren Karlistaldia
Data1872ko maiatzaren 4a
LekuaOrokieta  Nafarroa
43°0′47″N 1°45′26″W / 43.01306°N 1.75722°W / 43.01306; -1.75722
Koordenatuak43°00′47″N 1°45′26″W / 43.01306°N 1.75722°W / 43.01306; -1.75722
EmaitzaLiberalen garaipena
Gudulariak
Espainia Karlistak Espainia Espainiako erresuma
Buruzagiak
Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa
Fulgencio de Carasa
Domingo Moriones
Indarra
3.000 soldadu[1] 1.000 soldadu
Galerak
38 hildako
749 preso
Minimoak

1872ko apirilean Francisco Serranok, Iparraldeko Armadaren buruzagi gorena zena, borroka-lerroaren ezkerraldeko muturrean eraso behar zuen zutabearen zuzendaritza Moriones jenerali eman zion. Maiatzaren 2an, Etxarri Aranatz inguruan araketa bat egiten zebilen Carasak zuzenduriko karlistak erasotzea erabaki zuen. Lekunberrin igaro zuen gaua, armadaren ezkerraldea oztopatzeko eta etsaia jazartzeko leku aproposa zelako. Hilaren 3an Carasak Saldiasetik Ezkurraraino zihoala jakin eta azken herriraino joan zen. Jeneral karlistak orduan Aranatzera joatea erabaki zuen.

Moriones erregegai karlistak maiatzaren 2an Beratik muga zeharkatu zuela jakinaren gainean zegoen eta Carasak honekin bat egingo zuela suposatu zuen. Zubietaraino Saldiasetik joan ostean, Eratsunera joan zen, On Karlos handik zegoela jakin baitzuen. Maiatzaren 4an Labaienera heldu zen. Duela gutxi On Karlos Doneztebetik aterata zegoen Labainerako bidean. Carasa ere haraino zihoan eta biek 3.000 lagun inguru zituzten. Moriones Urrotzen gelditu gabe karlistak Donezteben ez zeudela jakin zuen baizik eta Orokietan. Egun horretako arratsaldeko seiak baino lehen, liberalak Orokietan zeuden eta herriko bideak erabiliz arroila ekidin zuten.

Hain ziur zeuden karlistek ezen posizio aurreratuak ere ez zituzten kokaturik. Hutsegite honi esker (eta baita liberalen mugimenduaren azkartasunagatik esker) karlistek ez zuten hiru zutabeen erasoaz jabetu eta, nahiz eta sarjentu batek erresistentzia-gune txiki bat antolatu, armada karlista herrian babestu zen. Morionesek, orduan, artilleria eraman zuen eta On Karlos, gudaroste txiki baten laguntzaz, Ilarregitik alde egitea lortu zuen.

Karlistek eutsi saiatu arren, ezin eta Morionesen garaipena erabatekoa izan zen. Armadak eragabez ihes egin zuen Ilarregi eta Alkotzeraino, 38 hildako eta 749 preso utziz. Karlos erregegaiak hurrengo egunean berriro muga zeharkatu behar izan zuen.

Liberalen garaipenak, taktikoki inportantea izan ez bazen ere, karlistak adoregabetu zituen.

Erreferantziak

aldatu
  1. "Batalla de Oroquieta"[1]

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu