Toixko gudua (katalanez: Batalla del Toix) Bigarren Karlistaldiko arma ekintza izan zen, 1874ko martxoaren 14an egina, zeinean Francesc Savalls jeneralak gidaturiko indar karlistek Eduard Nouvilas jeneralaren gobernutar zutabea garaitu zuten. Guduaren ondorioz karlistek Olot hartu zuten.

Toixko gudua
Bigarren Karlistaldia
Data1874ko martxoaren 14
LekuaToixko mendilerroa  Katalunia
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Errepublikarrak
Buruzagiak
Francesc Savalls Eduard Nouvilas
Indarra
1.500 soldadu 145 ofizial
2.500 soldadu
Galerak
Ezezagunak 100 ofizial
1.700 soldadu[1]
Francesc Savalls eta bere estatu nagusia 1873an.

Aurrekariak aldatu

1874 urtearen hasieran, Rafael Tristanyk gidaturiko karlista indarrek barnealdeko Katalunian ofentsiba bat hasi zuten eta bata bestearen ondoren Vic eta Manresa konkistatu zituzten. Horrek troparen mantentzea ahalbideratzen zuen herrialdearen barnealdeko zonalde zabal eta aberatsa kontrolatzea suposatu zuen. Hiri hauek hartu ondoren, karlistek Olot konkistatzea helburutzat finkatu zuten. Francesc Savallsen gidaritzapean karlistek 1873ko abendutik Olot setiatuta zuten, eta herri garrantzitsua izateagatik eta mugatik hurbil egoteagatik, gobernutar tropek hura mantentzeko mugimenduren bat burutzen saiatu ziren. Arrazoi honengatik, Nouvilas jeneralak hiri hau laguntzeko eta setiotik askatzeko zutabe bat osatu zuen.[2] Gironatik abiatu zen zutabea 2.500 gizonek osatzen zuten; Arapilesko eta Bartzelonako ehiztari batailoi bana; Cádizko Errejimentuko eta Nafarroako batailoi bana, Alcantarako zalditeriako eskuadroi bat eta hiru karabinero konpainia. Martxoaren 13an, gauez, zutabea Argelaguerera heldu zen. Gau horretan Nouvilas jeneralak karlistek Castellfollit de la Rocako pasabidea gotortu zutenaren berri izan zuen eta talka saihestu nahian Tortellàtik itzulingurua ematea erabaki zuen, Lliercako zubi-burutik, Santa Barbara menditik eta Toixko mendilerrotik igaro ondoren Sant Joan les Fontsetik Olotera heltzeko. Tortellàra ailegatzean Savallsekin konpondu gabeko kontuak zituzten Askatasunaren aldeko 120 boluntario gehitu ziren. Urtebete lehenago, herria erasotu eta erretzen saiatu zen.[2]

Gudua aldatu

Karlistek gobernutar zutabearen etorreraren jakinaren gainean zeuden eta segada prestatu zuten Toixko mendilerroan, Montpetiten, Montmajorren, Creuren mendietan, Puig de Viversen, Canadellen eta Cosen muinoan posizioak hartuz.[3]. Savallsek Galceran de Sadernesen Castellfollteko zonaldeko indar guztiak bildu zituen, Mieres eta Santa Pauko taldeen errefortzuekin. Inguruko baserritarren etxeak bisitatu zituzten, abereak gorde zitzaten eta etxeen barruan geldi zitezen ohartarazteko. Gobernutar zutabea arratsaldean, nekaturik, Toixera heldu eta mendi-magaletik jaisten ari zenean, ingurutzen zuten karlistek tiro egiten hasi ziren. Ustekabean harrapatu zituzten basoaren babesik gabeko inguru batean. Gobernutar indar batzuk berriro Toixko gailurrera heltzea eta zeramatzaten lau Krupp kanoi berriak kargatzea lortu zuten, baina baioneta karga baten ondoren menderatuak izan ziren. Borrokaren berri izan zuenean, Oloteko alkatea herritik atera zen berrehun boluntariorekin zutabe liberalarekin batzeko asmoz, baina Viversko mendilerroan karlista askorekin topo egin ostean herrira bueltatu behar izan zuen. Handik gertu, Canadelleko dorretik Savallsek gau hortan Nouvilas jeneralarekin afalduko zuela esan zuen. Borroka basatia izan zen eta gauera arte iraun zuen, gobernutar zutabearen zati gehiena, 1.000 soldadu inguru, errenditu zen arte. Soldadu batzuek Frantziara ihes egitea edo Olotera heltzea lortu zuten. Orotara 200 soldadu hil ziren, eta karlistek gerrako harrapakin gisa lau kanoi, 150 zaldi, 2.000 fusil, munizioa eta 70.000 ogerleko zituen kutxa lortu zuten[4]. 1.800 preso egin zituzten. Harrapatutako Tortellàko Askatasunaren 33 boluntarioetatik 27 Candelleko zelaian, Besalútik hurbil, fusilatu ziituzten.[5] Hildako soldaduen gorpuak gurdietan kargatu, Montaguteko hilerrira eraman eta hobi komunean lurperatu zituzten. Guduaren berri izan zutenean Oloten errendizioa eskaini zuten eta karlistak herrira erresistentziarik gabe sartu ziren. Hilabete batzuk geroago, uztailean, 196 militar exekutatu zituzten, buruzagi, ofizial, ofizialorde, soldadu eta Karabineroen Gorputzeko kideen artean.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Clavijo 2015eko maiatza, 58 orr. .
  2. a b Grau 2007
  3. (Katalanez) La columna del genera Eduard Nouvilas per Xavier Valeri. .
  4. (Katalanez) Cuenca, Pere Bosch i. in: El Punt Avui..
  5. (Katalanez) Cuenca, Pere Bosch i. Un camp regat de sang. in: El Punt Avui..
  6. Clavijo Ledesma, Juli. (2015). 1874: apogeu i decadència del carlisme a Catalunya. in: Annals del Patronat d'Estudis Històrics d'Olot i Comarca. ISSN 2385-4944..

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu