Vicente Blasco Ibáñez
Vicente Blasco Ibáñez (Valentzia, Espainia, 1867ko urtarrilaren 29a – Menton (Frantzia) 1928ko urtarrilaren 28a) idazlea, kazetaria eta politikaria izan zen.
Vicente Blasco Ibáñez | |||
---|---|---|---|
1898ko apirilaren 18a - 1908ko azaroaren 18a - Julio Cervera Bavaria → Barrutia: Valencia (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Valentzia, 1867ko urtarrilaren 29a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Menton, 1928ko urtarrilaren 28a (60 urte) | ||
Hobiratze lekua | Valentziako hilerri nagusia | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, politikaria, kazetaria, film-zuzendaria, eleberrigilea, gidoilaria, abokatua eta poeta | ||
Lantokia(k) | Paris eta Madril | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | errealismoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Autonomist Republican Union Party (en) | ||
| |||
Zuzenbideko ikasketak egin zituen; gaztetatik errepublikaren aldekoa izan zen. 1909an kolono gisa finkatu zen Argentinan, eta Cervantes eta Nueva Valencia nekazari kolonia utopikoak sortu zituen; bi saiakerek porrot egin zuten. 1914an Parisera iritsi zen aliatuen alde lan egitera. Han Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916) idatzi zuen. Eleberri horrek arrakasta handia lortu zuen AEBn, eta film bat baino gehiago egin ziren eleberri hori oinarri harturik. Valentziara itzuli zen, baina Primo de Riveraren diktaduran erbesteratu egin zen.
Lehen eleberriak Valentziako lurraldean kokatu zituen: Arroz y tartana (1894), bertako burgesiari satira; Flor de Mayo (1895); La barraca (1898), haren lanik ezagunena; Entre naranjos (1900) edota Cañas y barro (1902), Albuferako arrantzaleen bizitza duena gaitzat. Gero, bidegabekeria sozialaren salaketa eta jarrera antiklerikala nabarmentzen diren lanak argitaratu zituen: La catedral (1903), El intruso (XX. mendearen hasierako Bilbon kokatua, 1904), La bodega (1905) edota La horda (1905). Ondoren argitara emandako lanak, publiko zabalari zuzenduak, kalitate apalagokoak dira: La maja desnuda (1906), Sangre y arena (1908), Los argonautas (1915), A los pies de Venus (1926) eta Las novelas de la Costa Azul (1927).
Espainiako Zola deitu badute ere, pertsonaiekiko duen jarreran errealistagoa da naturalista baino. Haren eleberriek arrakasta handiagoa izan dute atzerrian Espainian baino, eta asko zinemara eraman dituzte.
Eleberriak
aldatuKronologikoki ordenatuta:
- La araña negra (1892)
- Cuentos valencianos (1893)
- El femater (1893)
- ¡Viva la república! (1893)
- Arroz y tartana (1894)
- Los fanáticos (1894)
- Flor de mayo (1895)
- En el país del arte (1896)
- La Barraca (1898)
- Entre naranjos (1900)
- Sónnica la cortesana (1901)
- Cañas y barro (1902)
- La catedral (1903)
- El intruso (1904)
- La bodega (1904/5)
- La horda (1905)
- La maja desnuda (1906)
- Oriente (1907)
- La voluntad de vivir (1907, 1953an argitaratua)
- Sangre y arena (1908)
- Los muertos mandan (1909)
- Luna Benamor (1909)
- Argentina y sus grandezas (1910)
- Los argonautas (1915)
- Los cuatro jinetes del Apocalipsis (1916)
- Mare Nostrum (1918)
- Los enemigos de la mujer (1919)
- El militarismo mejicano (1920)
- Vistas sudamericanas (1920)
- El préstamo de la difunta (1921)
- El paraíso de las mujeres (1922)
- La Tierra de Todos (1922)
- La Reina Calafia (1923)
- El sol de los muertos (1923)
- Puesta de sol (1923)
- La vuelta al mundo de un novelista (1924)
- Alfonso XIII desenmascarado. Una nación amordazada. La dictadura militar de España (1924)
- El papa del mar (1925)
- A los pies de Venus (1926)
- Novelas de la costa azul (1927)
- El caballero de la Virgen (1929)
- En busca del Gran Khan (1929, hil ondoren argitaratua)
- El fantasma de las alas de oro (1930, hil ondoren argitaratua)
- La condenada y otros cuentos (1979) (bere oinordekoek argitaratua)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicente Blasco Ibáñez |