Manuel Gutiérrez de la Concha
Manuel Gutiérrez de la Concha Irigoyen (Córdoba de Tucumán, 1808ko apirilaren 3a-Muru, 1874ko ekainaren 27a), Dueroko markesa, espainiar militar eta politikaria izan zen, baita aristokrata ere. Liberal moderatua, Lehen Karlistaldian isabeldarren alde egin zuen. Belaskoain eta Arroizen borrokatu eta landa-mariskal izendatu zuten. Portugalen eta Matinerren Gerran ere aritu zen.
Manuel Gutiérrez de la Concha | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Gutiérrez de la Concha e Irigoyen | ||
Jaiotza | Córdoba, 1808ko apirilaren 25a | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Lizarra, 1874ko ekainaren 28a (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Gizon Ospetsuen Panteoia | ||
Familia | |||
Aita | Don José Gutiérrez de la Concha y Mazón de Güemes | ||
Ama | Doña Petra de Irigoyen y de la Quintana | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta ofizierra | ||
Lantokia(k) | Buenos Aires | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Matiner-en Gerra Bigarren Karlistaldia Patuleia (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alderdi Moderatua | ||
![]() ![]() |
- Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».
Bere garaiko estrategarik onenentzat hartua, Bigarren Karlistaldian parte hartzea eskatu zioten eta Abartzuzako guduan hil zuten. Herra handiz jo zuen bertakoen kontra; gerra horretan, Nafarroaz esan zuen "Nafarroak gerra nahi du, eta gerra izanen du, Espainiarekin bakean bizitzera behartuko duena".
Bilboko Concha Jeneralaren kaleak hari zor dio izena.