Ireki menu nagusia

GuduaAldatu

Bilbo karlistek setiatua zenez, 1874ko neguan liberalak hainbat aldiz saiatu ziren setioa hausten. Karlistak, bere aldetik, inguruko mendixkak kontrolpean izatea saiatu ziren, bere matxinadan Bilbo portu nagusitzat izateko. Bien arteko oreka udaberrira arte mantendu zen, noiz alfontsotarren Iparraldeko Armadari Espainiatik zenbait unitate gehitu zitzaizkion. Unitate berri hauen artean Itsas-Infanteriaren lehenengo erregimentua zegoen.

Somorrostro Harana gudu-zelai nagusi bilakatu zen, baina baita Santurtzi eta Sestao ere. Liberalak Janeo mendian, Rigadan eta Barbadun ibaiaren ezkerraldean zeuden. Karlisten gotorlekuak, berriz, Montaño mendian, Murrietan, San Pedro Abanton, Santa Julianan eta La Mina Rubian (Putxeta auzopean) ziren. Bere artilleria Bilbora begira zegoenez, karlistek muinoetan egindako lubakiak baino ez zituzten babesteko.[2] 1874ko martxoaren 25ean, alfontsotarrek Itsas-Infanteriaren lehenengo erregimentua erabili zuten San Pedro Abanton setioa hausteko, espainiar armadaren itsas-infanteriaren lehenengo guduetako bat izan zena. Hala ere, erasoak ez zituen bere helburu guztiak bete eta Bilboko setioa behin-behinekoz baino ez zen hautsi. Alde biek hainbat erori (bakoitzak 2.000 eta 2.200 artean) izan zituzten. Karlisten lerroetan Nicolás Ollo eta Radica jeneralak hil ziren. Martxoaren bukaeran karlistek oraindik bere posizioak mantentzen zituzten eta liberalek apirilaren bukaerara arte ez zuten eraso bortitz bat egitea lortu. Orduan 17.000 lagun erabili zuten eta maiatzaren 2an Bilboko setioa amaitzea lortu zuten.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Moral Roncal, Antonio (2006) Las guerras carlistas Silex 244-246. or. ISBN 8477371709.
  2. Cruz, Armando Las batallas de Somorrostro.
  3. Ana Clara Guerrero et al (2004) Historia política: 1808-1874 Madril: Istmo 423-426. or. ISBN 8470903217.

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu

  • Idoia Estornés Zubizarreta: «Karlismoa eta Karlista Gudak: Bigarren Guda Karlista (1872-1876)», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  • Francisco Hernando: La Campaña Carlista. 1872-1876 Jouby y Roger Editores. Paris. 1877
  • Antonio Brea: Campaña del Norte 1873-1876 Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1897.
  • Reynaldo Brea: Príncipe Heroico y Soldados Leales Biblioteca Popular Carlista. Bartzelona. 1910.
  • Cesar Alcalá: La Tercera Guerra Carlista 1872-1876. Ristre. 2003

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.