Oteitzako gudua Nafarroako herri hartan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen, liberalek eta karlistek 1874ko abuztuaren 11n egina[1].

Oteitzako gudua
Bigarren Karlistaldia
Data1874ko abuztuaren 11a
LekuaOteitza  Nafarroa
Koordenatuak42°37′07″N 1°57′12″W / 42.61861°N 1.95333°W / 42.61861; -1.95333
EmaitzaLiberalen garaipena
Gudulariak
Espainia Karlistak Espainia Liberalak
Buruzagiak
Torcuato Mendiri Domingo Moriones
Galerak
172 422

1874ko udaren hasieran Gasteiz Ebrotik bakarturik zegoen eta abuztuaren 22an Miranda Ebrotik ateratzekotan zegoen konboi batek babesteko Moriones jeneralari Oteitza erasotzeko agindua eman zioten distrazio moduan. Mendiri jeneral karlistak defentsaren lanak hastekotan zegoen baina abuztuaren 10ean Moriones Larragan zegoela jakitean atzera egiteko agindua eman zuen.

Mendirik herriaren kanpoaldean hiru batailoi plazaratu zituen egindako lubakiak aprobetxatuz, beste bat herriaren barnean, lau Santa Barbara mendian eta bost Ziraukirako bidean dagoen San Kristobal baselizan.

Hilaren 11ko goizeko seietan Moriones Oteitzarantz jo eta heldu baino 2 kilometro aurrerago karlisten lubakiak topatu zituen Eskintza mendian. Liberalen eskuinaldean zegoen Catalánek zuzendutako dibisioak Cortijoren brigadaren laguntzaz lehen erasoak egin zituen inguratze-mugimendua eginez. Artilleriak ordu erdi bat jo ondoren, Catalánen soldaduek aitzinera egin zuten, Colomok zuzendutako dibisioak mendebaldetik eraso zuen bitartean. Eguerdirako herritik 50 metrotara zeuden baina ezin mugimendu osoa egin karlistek Colomo gelditzea lortu zutelako. Karlistek Eskintzatik 8 eta 12-ko piezak erabili zituzten su egiteko.

Orduan Morionesek eraso orokorreko agindua eman eta herria konkistatu zuen. Liberalek 422 eta karlistek 172 hildako izan zituzten[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. XIX. mendeko albuma
  2. in: Enciclopedia Espasa. 40, 1006-07 or. ISBN 84-239-4540-5..

Kanpo estekak

aldatu