Maestrazgo
Maestrazgo edo Maestrat[1] (valentzieraz El Maestrat; gaztelaniaz: Maestrazgo) Espainiako eskualdea da, Castelló eta Teruel artean kokatuta.
Maestrazgo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.100 m |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 40°10′34″N 1°06′34″W / 40.1761°N 1.1094°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Izena bertan buruzagiak ziren Maisu Handietatik (gaztelaniaz: Gran Maestre eta valentzieraz Gran Mestre) datorkio
Azpieskualdeak aldatu
Castellóko probintziako Maestrazgo bi zatitan banatzen da: Alt Maestrat eta Baix Maestrat, baina eskualdeko udalerri batzuk Alcalaténen eta Plana Altan ere badaude.
Teruelek, berriz, nahiz eta 1999tik aurrera Maestrazgo izeneko eskualdea izan, historikoki beste eskualdeen barruan dauden udalerri batzuk ere Maestrazgon daude.
Eskualdeen artean, mankomunitatea sortu dute.
Geografia aldatu
Eskualdea menditsua da oso. Bertako mendiguneak hego-mendebaldetik ipar-ekialderantzako norabidea hartzen du.
Eskualdeko mapen galeria aldatu
-
Maestrazgo Teruelen
-
Maestrazgo.
-
Maestrazgo historikoa.