Bilboko setioa (1874)

Artikulu hau 1874ko setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko setioa».

Bilboko setioa Bigarren Karlistaldian 1874ko otsailaren 21 eta maiatzaren 2 artean Bilbo inguruan gertatutako gudua izan zen. Karlos Maria Borboikoa errege-nahi karlistaren gudarosteek Bizkaiko hiriburua bereganatu nahi zuten, karlisten ekonomia ezinbestekoa zelako. Setioan zehar, karlistek jo ta su bonbardatu zuten hiribildua, ospitaleak eta elizak barne, eta kritika gogorrak jasan zituzten Europako egunkarietan. Porrotak kolpe gogor eman zioen Karlos VII.ari eta, Lehen Karlistaldian gertatu zen moduan, liberalen garaipen erabakigarri bilakatu zen.

Bilboko setioa
Bigarren Karlistaldia
Iparraldeko frontea
Diente bateria, gas fabrikaren gainean.
Data1874ko otsailaren 21etik maiatzaren 2ra
LekuaBilbo
 Bizkaia
Koordenatuak43°15′44″N 2°57′12″W / 43.26222°N 2.95333°W / 43.26222; -2.95333
EmaitzaLiberalen garaipen erabakiorra
Gudulariak
Karlistak Espainia Espainiako Lehen Errepublika
Buruzagiak
Torcuato Mendiri
León Ortiz de Elejalde
Antonio Dorregaray
José Valdespina
Nicolás Ollo
Espainia Ignacio María del Castillo
Espainia Francisco Serrano
Espainia Manuel Gutiérrez de la Concha
Indarra
12.000 soldadu Bilbon:
4000 gizon eta boluntario
40 kanoi[1]
Galerak
Ezezagunak 72 hildako
328 zauritu[2]

Aurrekariak aldatu

Karlos VII.a, altxamendua arrakastatsua zela ikusita, 1873an zeharkatu zuen muga. Urte hartan, matxinatuak eskualde karlista tradizionaletatik barreiatu ziren: Hego Euskal Herritik, Kataluniatik eta Maestrazgotik hain zuzen ere. Gerraren norabidea bere aldekoa zenez, Karlos VII.ak Bilbo bakartzeko agindua eman zuen, gero setiatu eta hartzeko asmotan. Abuztuan, bere ontziteria nagusia izaten zen Bizkaiko golkoan.

Abenduaren 29an karlistek Olabeaga hartu eta Bilboko itsasadarra buxatu zuten. Abenduaren 30ean Antonio Dorregaray jeneral karlistak Portugalete setiatu eta Valdespinak Bilbo inguruko mendiak hartu zituen. Portugalete urtarrilaren 21ean erori zen, 2000 bala inguru hartu ondoren. Otsailean karlistek itsasadarra guztiz trabatu zuten eta hilaren 21ean setioaren lehenengo bonbardaketa egin zuten.

Setioa aldatu

 
Serranoren kuartel nagusia Somorrostron, Viergeren marrazkia, Le Monde Illustré, 1874-4-4.

Otsailaren 21eko bonbardaketek karlisten Bilboko gotorlekuen kontrako erasoei bidea eman zioten. Hilaren 25ean errepublikanoak Somorrostrotik setioa haustea saiatu baina ezin. Bigarren saiakera batean, berriro porrot egin zuten eta, gerrako gudurik odoltsuena izateaz gain (bien artean 8.000 erori baino gehiago izan ziren) defendatzaileen kalterako ere izan zen.[3] Erregenahiak Tolosa hartu eta Donostia, Irun eta Hondarribia karlistek Gipuzkoan konkistatu gabeko azken gotorlekuak ziren. Hala eta guztiz ere, Serranok oraindik 48 batailoi zituen eta setioa hausteko hirugarren saiakera arriskutsuegia zen On Karlosentzat. Martxoaren 29an, Nicolás Ollo jeneral karlista istripu baten ondorioz hil eta kolpe moral handia izan zen setiatzaileentzat.

Apirilean goseteak gogor jo zituen defendatzaileak, errefortzuen helduera beste esperantzarik ez zutenak. Setioa hausteko azken saiakeran, hilaren 29an errepublikanoek Somorrostron dagoen Montaño mendia eraso zuten. Karlisten artean nahaspila zabaldu eta hainbat akats egin zituzten. Apirilaren 30ean Sopuerta galdu zuten eta Somorrostro uzteko agindua eman zuten. Porrota erabatekoa zen eta Dorregarayk erretreta agindu zuen. Maiatzaren 1ean azken batailoi karlistak setioa utzi eta hurrengo egunean gobernuko gudarosteek Bilbon sartu ziren.[4]

Ondorioak aldatu

Bilbon karlistek jeneral ospetsu batzuk (tartean 1833tik beraiekin zegoen Ollo) galdu zuten eta porrotarekin batera, erregenahiaren gudarosteak adoregabetu ziren. Hala ere, Abartzuzako guduan garaipen handi bat izan ondoren, matxinoek suspertu eta hiri handi bat bereganatzeko saiakerak egin zuten, hala nola Iruñea edo Donostia. Iparraldeko frontean, porrota bat jasan arren, gerra biziagotu eta Alfontso XII.a ailegatu arte, ez zegoen egonkortasunik. Orduan, Katalunia eta Aragoiko frontea erori eta 1876an liberalen armada osoak (120.000 soldadu inguru) Karlos VII.aren armada (garai hartan 33.000 soldadu inguru zituena) menderatu zuen. Laburbilduz, Bilbokoarena garaipen handia izan zen liberalentzat baina ez erabateko porrota karlistentzat.

 
Bilbo setiotik defendatu zuen Laguntzaileen Batailoiaren omenezko monumentua.

Fikzioan aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Azaola Urigüen, José Miguel (1981): Sitio y bombardeo de Bilbao (1873-1874), Bilbo, Ediciones el Sitio.
  • Basas Fernández, Manuel (1978): Economía y Sociedad Bilbainas en torno al sitio de 1874, Bilbo, Publicaciones de la Junta de Cultura de Vizcaya.
  • Campos, José (1876): Le Siège de Bilbao par l'armée carliste en 1874, Paris, José de Campos.
  • Gortazar Munibe, Manuel Maria (2013): El Sitio de Bilbao, 1874: diario epistolar del Excelentísimo Sr. D. Manuel María Gortazar y Munibe, Bilbo, Muelle de Uribitarte.
  • Hernando, Francisco [et al.] (1966): 1874, diarios del Sitio de Bilbao, Bilbo, Librería Villar.
  • Murga Mugartegui, Joaquina (1874): Diario del bombardeo de Bilbao en 1874, Madril, Imp. Fortanet.
  • Ruiz de Azua, Maria Estibaliz (1976): El Sitio de Bilbao en 1874. Estudio del comportamiento de una ciudad en guerra, Bilbo, La Gran Enciclopedia Vasca.
  • "Testigo ocular" (1874): El Sitio de Bilbao en 1874 / por un testigo ocular ; precedido de un prólogo por Gumersindo Vicuña, Madril. Casa Editorial de Medina y Navarro.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu