Villaverde Turtziozko gudua
- Artikulu hau Villaverde Turtziozko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
Villaverde Turtziozko gudua Kantabriako udalerri eta Bizkaiko barrendegi hartan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen, alfontsotar eta karlistek 1875eko abuztuaren 11n egina.[1]
Villaverde Turtziozko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Karlistaldia | |||
Data | 1875eko abuztuaren 11 | ||
Lekua | Villaverde Turtzioz Kantabria 43°14′43″N 3°15′37″W / 43.24528°N 3.26028°W | ||
Emaitza | Karlisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Balmaseda erasotzeko asmotan zegoen alfontsotar armadak (Juan José Villegas eta Morales de los Ríos jeneralek zuzendutako eta 10.000 lagunez, 450 zaldiz eta 16 kanoiz osaturikoa) eta armada karlistak (Fulgencio Carasak zuzendutako 7 batailoi) bertan borrokatu zuten. Gutxiago ziren arren, karlistek garaipena lortu zuten. Alfontsotarrek 205 soldadu galdu zuten eta karlistek, berriz, 85; gainera Villegas jeneralak preso izateko zorian izan zen. Karlos VII.a erregegaiak Carasari "Villaverde Turtziozko konde" izendatu zion garaipenaren ordainsari moduan.[2] Guduaren ostean haraneko eraikin gutxik zutik iraun zuten.[3][4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Moral Roncal, Antonio. (2006). Las guerras carlistas. Silex, 244-246 or. ISBN 8477371709..
- ↑ «Valle de Villaverde - Historia» Revista de Historia Militar (43) 1977ko uztaila-abendua.
- ↑ cantabria102municipios.com Valle de Villaverde: Historia
- ↑ cantabria102municipios.com Valle de Villaverde - Patrimonio Civil
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kantabriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |