Ireki menu nagusia

Nicolás Ollo Bidaurreta (Ibero, Oltza, 1816ko abenduaren 6a - Trapagaran, 1874ko martxoaren 29a) nafar jeneral karlista izan zen. Lehen Karlistaldian parte hartu zuen, eta birritan zauritu zuten, Lutxanan eta Erreniega mendian. Elio Ezpeletaren agindupean jarri zen, 1839. urtean, eta bat etorri zen Bergarako Besarkadarekin. O'Donnell militarrak antolatu zuen Iruñeko matxinadan parte hartu zuen, 1841. urtean, baina Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1854. urtean, kapitain izendatu zuten, eta komandante bi urte geroago. Afrikan borrokatu ondoren, teniente koronel izendatu zuten. 1868. urteko iraultzaren ondoren, karlismoari eutsi zion berriro ere, eta Nafarroako Matxinada antolatzeko ardura izan zuen; baina Orokietako gudua galduta, Frantziara ihes egin behar izan zuen, berriro ere. Nafarroako komandante nagusi zela, 10.000 gizonek osaturiko armada-talde bat sortu zuen, 1872. urtean, eta mariskal izendatu zuten hurrengo urtean. Bilboko setioan borrokatu zen, eta Domingo Moriones buruzagi errepublikanoa garaitu zuen, 1874. urteko otsailaren 24 eta 25ean. Bi egun geroago hil zen, leherketa baten ondorioz.

Nicolás Ollo
Nicolas Ollo.jpg
Bizitza
Jaiotza Ibero1816ko abenduaren  6a
Herrialdea  Nafarroa Garaia
Heriotza Trapagaran1874ko martxoaren  29a (57 urte)
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua teniente jeneral
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia
Afrikako Gerra
Bigarren Karlistaldia

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.