Panama Hiria
Panama Hiria[1] (gaztelaniaz: Ciudad de Panamá) Panamako Errepublikako, Panama probintziako eta izen bereko barrutiko hiriburua da. [2] Herrialdeko hiri haundiena eta populatuena da, 880 691 biztanleekin bere udal mugen barnean [3] eta 2 011 780 pertsonekin bere metropoli eremuaren barnean. Bere metropoli eremuak hainbat jurisdikzio ezberdin bere barnean biltzen ditu, Panamá Hiria, San Miguelitoko hiri-barrutia, La Chorrera edo Arraiján bezalakoak. Panamako golkoaren ertzean dago, Ozeano Barean, Panamako kanalaren irteeraren ekialdean. Gaur egun 2561 km2ko azalera okupatzen du eta klima tropikala dauka.
Panama Hiria Panamá | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Panama | ||
Province of Panama | Panamako probintzia | ||
District of Panama | Panamá District | ||
Izen ofiziala | Panamá | ||
Jatorrizko izena | Panamá | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 9°00′N 79°30′W / 9°N 79.5°W | ||
Azalera | 275 km² | ||
Altuera | 20 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 880.691 (2013ko abenduaren 31) 0 (2010) | ||
Dentsitatea | 3.203 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1519ko abuztuaren 25a | ||
Telefono aurrizkia | 507 | ||
Ordu eremua | UTC−05:00 | ||
Hiri senidetuak | Taipei, Fort Lauderdale, Guadalajara, Incheon, Miami, Tel Aviv, Paita (en) , Mexiko Hiria, Madril, San Diego, Manila, Barranquilla eta Callao | ||
Hizkuntza ofiziala | gaztelania | ||
mupa.gob.pa |
1519ko abuztuaren 15ean hiriaren sorrera gertatu zen Pedrarias Dávilaren eskutik, Panamá izeneko cueva amerindiarren etxe multzo batetik gertu. [4][5][6][7][8] Errepublikaren hiriburu bezala, Gobernu Nazionalaren egoitza nagusienak, beste hainbat gobernu erakundeen egoitza ezberdinak, enbaxada asko eta behar bezala egiaztatutako kontsulatu pila hartzen ditu.
Balboako itsas portuak, Tocumen Aireportu Internazionalak, Marcos A. Gelabert Aireportu Internazionalak, Mendebaldeko Panama probintzian kokatutako Panamá Pacífico Aireportu Internazionalak eta PSA Panama International Terminal itsas portuak, Panamerikar errepideak eta Panamako kanalarekiko paraleloki doazen Panamako burdinbideak eta Transistmika errepideak, hiria komunikatzen dute.
Panama Hiria estatuko gune kultural eta ekonomiko garrantzitsuena da, finantza jarduera bizia duen nazioarteko banku zentro gisa. [9] Finantza barrutia, Panamako kanala, eraikuntza, merkataritza eta turismoa hiriko ekonomiaren diru sarreren iturri nabarmenak dira.
Toponimia
aldatuHiriaren izenaren jatorria cueva amerindiarren Panamá hitzan dago, zeinek Paskual Andagoiakoaren arabera "arrainen ugaritasuna" edo "arrain eta tximeleten ugaritasuna" esan nahi baitu.[4][5][6][7][8] Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikako iparraldean jatorria duen izen arrunt bereko zuhaitz mota bat dago ere, (Sterculia apetala) izen zientifikoa duena. Hiriaren lehenengo izen ofiziala Panamako Jasokundearen Andre Maria (gaztelaniaz: Nuestra Señora de la Asunción de Panamá) izan zen, abuztuaren 15ean, hau da Andre Mariaren Jasokundearen egunean, sortua izan zelako. [10]
Historia
aldatu1519. urtean sortu zuen Panama Hiri zaharra Pedrarias Dávila gobernadore eta konkistatzaile espainiarrak. Paskual Andagoiakoa arabarra izan zen sortzaileetako beste bat. Garrantzi handiko merkataritza hiri bihurtu zen eta XVI. eta XVII. mendeetan itsaslapurrek hiria eskuratzeko saio ugari egin zituzten; 1671. urtean erabat suntsitu zuen hiria Henry Morgan piratak. XVIII. mendean Panama Hiriaren hondamen politiko eta ekonomikoa izan zen, eta 1751n Granada Berriko (gaur egungo Kolonbia, Venezuela, Ekuador eta Panama) lurraldearen barnean geratu zen.
XIX. mendean gorabehera asko izan ziren; burujabetasuna lortzeko ahalegin askoren ondoren, 1903an bereizi zen Panamako estatua Kolonbiatik, baina urte hartan bertan Estatu Batuek Panama Hiriaren gaineko eskubideak lortu zituzten. 1914an Panamako kanala zabaldu ondoren, bizkor hazi zen Panama Hiria eta Estatu Batuetako soldaduen aisiarako hiri bihurtu zen. 1989. urteko abenduaren 20an Estatu Batuetako osteek hiria hartu zuten.
Banaketa administratiboa
aldatuPanama Hiria izen bereko barrutian kokatuta dago, bere metropoli eremuak San Migelitoko hiri-barrutia eta Panamako kanalaren beste ertzean dauden eremu populatuak ere, bere barnean biltzen dituen arren. Kanalaren beste aldean dauden hiri eremuak La Chorrerako barrutiaren eta Arraijáneko barrutiaren zati dira. Panama Hiriko eta San Miguelitoko barrutiak Panama probintzian kokatuta daude. La Chorrera eta Arraijáneko barrutiak ordea, Mendebaldeko Panama probintzian.
Panama Hiriko barrutiaren egitura bi alditan aldatu zen 2002 eta 2009 urteen artean. [11] Azkenengo urte horretatik aurrera, Panama Hiriko barrutia 26 korregimentuetan (gaztelaniaz: corregimiento) banatuta dago. Korregimentuak era berean, auzoetan (gaztelaniaz: barrio) banatuta egon daitezke, azken hauek inolako egitura administratibo edo politikoa izan ez arren. Ondoren agertzen dira korregimentu guztien izenak eta beraien auzo garrantzitsuenak:
|
Geografia
aldatuKlima
aldatuHiriak klima tropikala dauka, zehazkiago sabanako klima tropikala motakoa edo Awi, [12][13] Köppen klima sailkapenaren arabera. Klima tropikal mota ezberdinen artean (A multzoa) lehorrena da, non batezbezteko urteko prezipitazioa 1.000 mm baino txikiagoa izan daiteke, Panama Hiria barne dagoen Pazifikoko "Arku lehorra" izendatutako eskualdean. Ondo nabarmendutako urtaro lehor bat dago, hiru eta bost arteko hilabetekoa. Lehorraldia neguan ematen da (Aw azpimultzoa).
Maiatza eta abendua artean prezipitazio nabarmenak dituen urtaro euritsu luzea ematen da. Urtarrila eta apirila artean ordea, urtaro lehor motz bat gertatzen da. Batezbesteko urteko prezipitazioa 2.000 mmetatik gertu dago, batezbesteko hezetasun erlatiboa %75ean dago eta batezbesteko tenperatura 27 °Cetan. Inoiz neurtu den tenperatura maximo absolutua 39 °Ckoa da eta minimoa 20 °Ckoa.
Datu klimatikoak (Panama Hiria, 1971-2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 33.4 | 34.2 | 34.8 | 35.4 | 34.5 | 33.8 | 33.9 | 33.9 | 32.9 | 32.6 | 32.9 | 33.3 | 33.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.0 | 26.3 | 26.6 | 27.5 | 27.8 | 27.6 | 27.5 | 27.4 | 27.0 | 26.7 | 26.6 | 26.3 | 26.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 24.0 | 24.4 | 25.4 | 26.5 | 25.1 | 25.3 | 25.0 | 25.9 | 25.0 | 25.8 | 25.3 | 25.2 | 25.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 29.3 | 10.1 | 13.1 | 64.7 | 225.1 | 235.0 | 168.5 | 219.9 | 253.9 | 330.7 | 252.3 | 104.6 | 1907.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.9 | 1.3 | 1.4 | 4.9 | 15.0 | 16.0 | 14.0 | 15.0 | 17.0 | 20.0 | 16.0 | 7.5 | 131 |
Iturria: World Meteorological Organization[14] |
Oharra:
- 1971 - 2000 bitarteko 30 urteko aldiaren hileko batezbestekoetan oinarritutako informazio klimatologikoa.
- Euri egunen batezbesteko = 0,1 mm edo gehiagoko euri egunen batezbesteko.
Ekonomia
aldatuHiriaren hegoaldean Balboa dago, Panamako kanalarekin batera hiriko ekonomiaren oinarria osatzen duen jarduera handiko portua. Panaman daude, halaber, ubidearen trafikoa bermatzen duten administrazio erakundeak eta munduko banketxe nagusien egoitzak. Industriari dagokionez, garagardogintza, petrolio findegiak, ehungintza, zurgintza, janari industria eta tabakogintza dira alor nagusiak. Tocumengo nazioarteko aireportuak, Panamako burdinbideak eta autobide sare zabal batek lotzen ditu Panama Hiria eta Panamako Errepublikako eskualde nagusiak.
Ondasun nabarmenak
aldatuAipagarriak dira Espainiar Inperioren kolonia izan zen garaiko Panama Viejo gune arkeologikoa eta San Felipe edo Alde Zaharra (gaztelaniaz: Casco Viejo) izendatzen duten korregimentua. Era berean, Panama Kolonbiatik banatu ondoren sortu ziren Santa Ana, Calidonia, Bella Vista eta San Francisco korregimentuak mota ezberdineko ondasun pila biltzen dute ere. Bukatzeko, Ameriketako Estatu Batuen menpean egon zen Panamako kanalaren zonaldearen zatia izan zen Ancón korregimentua ere, ondasun aipagarriak ditu.
Eraikinak.
- San Felipe korregimentuan:
- Las Garzasko Jauregia, Panamako presidentearen egoitza.
- Panamako Santa Maria la Antiguako basilika katedrala, Panamako monumento historiko nazionala.
- San Frantzisko Asiskoa eliza.
- San Felipe Nerikoa eliza.
- La Mercedeko eliza.
- San Jose kapera.
- Santo Domingo komentuaren aurrriak, Panamako monumento historiko nazionala.
- Panamako kanalaren museoa.
- Nazional antzokia.
- Frantziako ebaxadaren egoitza.
- Santa Ana korregimentuan:
- Santa Anako eliza, Panamako monumento historiko nazionala.
- San Felipe Nerikoa merkatua.
- Itsaskien merkatua.
- Panamako Banku Nazionalaren aintzinako egoitza nagusia.
- Panamako trenbidearen aintzinako geltoki nagusia, Panamako monumento historiko nazionala.
- Panamako Institutu Nazionalaren egoitza, Panamako monumento historiko nazionala.
- Calidonia korregimentuan:
- Justo Arosemena Jauregia, Panamako Nazio Biltzarraren egoitza eta Panamako monumento historiko nazionala.
- Santo Tomas Hospitalea eta bere lorategiak, Panamako monumento historiko nazionala.
- Panamako probintziaren Gobernuaren egoitza, Panamako monumento historiko nazionala.
- Administrazioaren Fiskal Nagusiaren egoitza, Panamako monumento historiko nazionala.
- Espainiako enbaxadaren egoitza.
- Bella Vista korregimentuan:
- Karmengo eliza, La Cresta auzoan.
- Nazio santutegia, Obarrio auzoan.
- Ancón korregimenduan:
Panamako kanalaren azpiegiturak.
- Mirafloresko esklusak, Panamako kanalaren hiru esklusaguneetako bat.
- Pedro Migueleko esklusak, Panamako kanalaren hiru esklusaguneetako bat.
- Ameriketako zubia, Panamako kanala zeharkatzen du.
- Centenario zubia, Panamako kanala zeharkatzen du.
Plazak, kale, etorbide eta pasealekuak.
- San Felipe korregimentuan
- Santa Ana korregimentuan:
- Santa Ana plaza, Panamako monumento historiko nazionala.
- 5 de Mayo plaza, Panamako monumento historiko nazionala.
- Mahatma Gandhi plaza, Panamako monumento historiko nazionala.
- Calidonia korregimentuan:
- José Remón Cantera plaza, Panamako monumento historiko nazionala.
- Belisario Porras plaza.
- Francisco Arias Paredes plaza.
- San Francisco korregimentuan:
- Demokrazia plaza, Paitilla auzoan.
- Panama Hiriaren zehar:
- Calle 50 kalea.
- Balboa etorbidea.
- Central etorbidea.
- Vía España etorbidea.
- Vía Argentina etorbidea.
- Calzada de Amador / Causeway pasealekua.
- Cinta Costera pasealekua.
Parkeak.
- Bella Vista korregimentuan:
- Urracá parkea, Marbella auzoan.
- Andrés Bello parkea, El Cangrejo auzoan.
- Benito Juárez parkea, El Carmen auzoan.
- Ancón korregimentuan:
- San Francisco korregimentuan:
- Omar Torrijos parkea, aintizinako golf zelaia.
- Paitilla parkea, Paitilla auzoan.
- Panama barrutiaren iparmendebaldean:
- Metropolitano parkea.
- Camino de Cruces parke nazionala.
- Soberania parke nazionala.
- Summit parke nazionala.
Merkataritza guneak:
- Multiplaza Pacific Mall.
- Multicentro, San Francisco korregimentuan, Punta Paitilla auzoan.
- Soho City Center, Bella Vista korregimentuan, Obarrio auzoan.
- Centro Comercial El Dorado.
- Altaplaza Mall.
- Albrook Mall, Ancón korregimentuan.
Erakustazokak:
- ATLAPA Erakustazoka, San Francisco korregimentuan.
- Figali Convention Center / Amador Erakustazoka, Ancón korregimentuan.
Kirol azpiegiturak:
- Ciudad Deportiva Irving Saladino.
- Rommel Fernandez estadioa.
- Maracaná estadioa.
- Presidente Remón hipodromoa.
Gune arkeologikoak:
- Panamá Viejo, Panamako monumento historiko nazionala.
Hedabideak
aldatu- Crítica
- Día a Día
- El Siglo
- La Estrella de Panamá
- La Prensa
- Metro Libre
- Mi Diario
- Panamá América
Panamar ospetsuak
aldatu- Ricardo Joaquín Alfaro Jované (1882-1971), politikari eta herrialdeko hamaseigarren presidente izandakoa (1931-1932).
- Ricardo Arias Calderón (1933-2017), politikari eta herrialdeko lehendakariordea izandakoa (1989-1992).
- Pablo Arosemena Alba (1836-1920), politikari eta herrialdeko bosgarren presidente izandakoa (1910-1912).
- Florencio Harmodio Arosemena (1872-1945), ingenieri, politikari eta herrialdeko hamalaugarren presidente izandakoa (1928-1931).
- Lloyd Barrington La Beach (1924-1999), 1948ko Udako Olinpiar Jokoetan bi brontzesko domina irabazi zituen kirolaria.
- Rolando "Ro" Antonio Blackman (1959-), saskibaloi jokalaria.
- Rubén Blades Bellido de Luna (1948-), abeslari, musikagile, musikari, aktore, abokatu eta politikaria.
- Miguel Bosé (1956-), abeslari eta aktorea.
- Federico Augusto Boyd López (1851-1924), politikari eta herrialdeko laugarren presidente izandakoa (1910-1910).
- Augusto Samuel Boyd (1979-1957), zirujau, politikari eta herrialdeko hogeigarren presidente izandakoa (1939-1940).
- Daniel Chanis Pinzón (1892-1961), politikari eta herrialdeko hogeita bosgarren presidente izandakoa (1949-1949).
- Roberto Francisco Chiari Remón (1905-1981), politikari eta bi alditan herrialdeko presidente izandakoa (1949ko azaroa, hogeita seigarrena) eta (1960-1964, hogeita hamairugarrena).
- Rosa María Crespo Justiniani de Britton (1936-), mediku eta idazlea.
- Eric Arturo Delvalle Cohen-Henríquez (1937-2015), enpresaburu, politikari eta herrialdeko berrogeita bigarren presidente izandakoa (1985-1988).
- Max Delvalle Levy-Maduro (1911-1979), politikari eta herrialdeko presidente izandakoa (1967-1967).
- Pedro Antonio Díaz de Obaldía (1852-1919), politikari eta herrialdeko bederatzigarren presidente izandakoa (1918-1918).
- Domingo Díaz Arosemena (1875-1949), ekonomialari, politikari eta herrialdeko hogeita laugarren presidente izandakoa (1948-1949).
- Roberto Durán Samaniego (1951-), boxeolari profesionala, munduko pisu arina, welter, superwelter eta pisu ertaineko txapelduna izandakoa.
- Guillermo David Endara Galimany (1936-2009), politikari eta herrialdeko berrogeita bosgarren presidente izandakoa (1989-1994).
- Ricardo de La Espriella Toral (1934-), ekonomialari, abokatu, politikari eta herrialdeko hogeita hemeretzigarren presidente izandakoa (1982-1984).
- Ramón Fonseca Mora (1952-), abokatu eta idazlea.
- Ricardo Adolfo de la Guardia Arango (1899-1969), politikari eta herrialdeko hogeita bigarren presidente izandakoa (1941-1945).
- Ernesto de la Guardia Navarro (1904-1983), ekonomialari, politikari eta herrialdeko hogeita hamabigarren presidente izandakoa (1956-1960).
- José Ramón Guizado (1899-1964), politikari eta herrialdeko hogeita hamargarren presidente izandakoa (1955-1955).
- Jorge Enrique Illueca Sibauste (1918-2012), abokatu, politikari eta herrialdeko berrogeigarren presidente izandakoa (1984-1984).
- Enrique Adolfo Jiménez (1888-1970), politikari eta herrialdeko hogeita hirugarren presidente izandakoa (1945-1948).
- Ricardo Alberto Martinelli Berrocal (1952-), politikari eta herrialdeko berrogeita bederatzigarren presidente izandakoa (2009-2014).
- Carlos Antonio Mendoza (1856-1916), politikari eta herrialdeko hirugarren presidente izandakoa (1910-1910).
- Manuel Antonio Noriega Moreno (1934-2017), jeneral, politikari eta herrialdeko diktadore militarra izandakoa (1983-1989).
- Eusebio Pedroza Silva (1956-), boxeolari profesionala, munduko pisu arineko txapelduna izandakoa.
- Ernesto Pérez Balladares (1946-), politikari eta herrialdeko berrogeita seigarren presidente izandakoa (1994-1999).
- José María Pinilla Fábrega (1919-1979), militarra eta herrialdeko hogeita hamaseigarren presidente izandakoa (1968-1969).
- José Antonio Remón Cantera (1908-1955), militar, politikari eta herrialdeko hogeita bederatzigarren presidente izandakoa (1952-1955).
- Ernesto Tisdel Lefevre (1876-1922), politikari eta herrialdeko hamaikagarren presidente izandakoa (1920-1920).
- Román Torres (1986-), futbol jokalaria.
- Ciro Luis Urriola (1863-1922), politikari eta herrialdeko zortzigarren presidente izandakoa (1918-1918).
- Juan Carlos Varela Rodríguez (1963-), politikari eta herrialdeko berrogeita hamargarren presidente izandakoa (2014-).
- Hilario Zapata (1958-), boxeolari profesionala, munduko pisu minieuliko txapelduna izandakoa.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuPanama Hiria ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
|
Panama Hiria Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [23]
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ley No.1 de 27 de octubre de 1982, por el cual se aprueba la División Político - Administrativa de las Provincias de Bocas del Toro, Chiriquí, Darién, Panamá, Colón y la Comarca de San Blas» Gaceta Oficial (Panamá) (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Contraloría General de la República. Instituto Nacional de Estadística y Censo. Censos de Población y Vivienda - 2010.. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Arce, Enrique José y Sosa, Juan Bautista. (1911). Compendio de historia de Panamá. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sosa, Juan Bautista. (1955). Panamá la vieja: con motivo de cuarto centenario de su fundación: 15 de agosto 1519-1919. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Castillero R., Ernesto J.. (1982). Historia de Panamá. .
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mena García, María del Carmen. (1992). Pedrarias Dávila o la Ira de Dios: Una historia olvidada. Universidad de Sevilla. Secretariado de Publicaciones, 296 or. ISBN 9788474058345..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Mena García, María del Carmen. (1992). La ciudad en un cruce de caminos: Panamá y sus orígenes urbanos. Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 312 or. ISBN 9788400072827..
- ↑ (Gaztelaniaz) Asociación Bancaria de Panamá. (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia a 418 años de la fundación de la ciudad. Panamá,la reina del Pacífico» Panamá América (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuevas fronteras capitalinas» La Prensa (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Mapa de Climas de la República de Panamá. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clasificación de Climas, según Köppen. (Noiz kontsultatua: 2018-07-12).
- ↑ World Weather Information Service - Panama City. World Meteorological Organization (Noiz kontsultatua: 2012-08-04).
- ↑ (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Municipio de Guadalajara. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Focus Taiwan News Channel. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).<nowiki>
- ↑ (Gaztelaniaz) New York City Global Partners. (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
- ↑ (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
- ↑ (Ingelesez) Caribbean Journal. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Portal web del Ayuntamiento de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2018-07-19).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Panamá Hiriko webgune ofiziala