Urtaro lehor

Behe-latitudeetako zenbait eskualdetan, euri urriko edo euririk gabeko urte-sasoia

Urtaro lehorra, klimatologian, klima tropikalaren bi urtaroetako bat da. Tropikoetako eguraldia euri tropikalaren mende dago, urtean zehar iparraldetik hegoaldera kulunkatzen dena. Urritik martxora Hego hemisferioan dagoenez gero, Ipar hemisferioko tropikoan prezipitazioa urria da oso: iparraldeko urtaro lehorra da. Apiriletik irailera arte, berriz, Ipar hemisferioan dagoenez, Hego hemisferioko tropikoan urtaro lehorra da.

Euri tropikal horiek iparraldeko Kantzer tropikotik hegoaldeko Kaprikornio tropikora doaz. Tropikoetatik gertu urtaro lehor bat eta urtaro heze bat daude; ekuatorean, berriz, urtaro lehor eta urtaro euritsu bi daude, euriak mugitzen diren heinean. Eskualdeko geografiak ere parametroak aldatu ditzake.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu