Andorra la Vella
Andorra la Vella (katalanez "Andorra Zaharra" esan nahi du) Andorrako hiriburua da. Estatuko azalera txikiena izanik, biztanle kopuru handiena daukana da. Biztanleria oso anitza da, %43 espainiarrak dira, %33 andorratarrak, %11 portugaldarrak eta %7 frantziarrak. Katalana da hizkuntza ofiziala baina gaztelania eta frantsesa asko erabiltzen dira.
Andorra la Vella Andorra la Vella | |||
---|---|---|---|
hiriburua | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Andorrako parrokia | Andorra la Vella (en) ![]() | ||
Alkatea |
Marc Pons Martell (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Andorra la Vella | ||
Jatorrizko izena | Andorra la Vella | ||
Posta kodea |
AD500 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42° 30′ N, 1° 30′ E / 42.5°N,1.5°EKoordenatuak: 42° 30′ N, 1° 30′ E / 42.5°N,1.5°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 30 km² | ||
Altuera | 1.022 m | ||
Mugakideak | La Massana, Escaldes-Engordany, Sant Julià de Lòria eta Les Valls de Valira | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
22.151 (2018)![]() | ||
Dentsitatea | 738,37 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | IX. mendea | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Foix, Valls, Sant Pol de Mar eta Mexiko Hiria | ||
Matrikula |
C | ||
andorralavella.ad |
Andorra la Vellak diru iturri garrantzitsuena turismoa du . 1278. urtetik aurrera Andorrako hiriburu da.
HerriakAldatu
- Andorra la Vella
- Santa Coloma d'Andorra
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Andorra la Vella) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1 | 1 | 3 | 5 | 9 | 14 | 18 | 17 | 15 | 9 | 4 | 1 | 8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6 | -7 | -6 | -4 | 0 | 3 | 6 | 6 | 4 | 1 | -4 | -6 | -1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114 | 97 | 100 | 106 | 132 | 112 | 78 | 105 | 102 | 124 | 141 | 118 | 1329 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12 | 11 | 13 | 15 | 16 | 13 | 10 | 11 | 11 | 11 | 12 | 11 | 146 |
Iturria: World Climate Guide[1] |
EkonomiaAldatu
Hiriko diru-sarrera nagusia turismoa da, merkataritza eta zergarik gabeko banku-sistemaz gain. Gainera, altzari, tabako eta koñakaren onurak ere badaude.
GarraioakAldatu
Hiriak ez dauka berezko aireporturik, beraz, hurbilena hiru ordutara dago. Hau, bere biztanleria txikia eta aurkitzen den lurralde menditsuaren emaitza da. Gainera, ez dauka tren geltokirik, L'Hospitalet-près-l'Andorre frantziar hiriko autobus zerbitzu bat dagoen arren.
Herri eta hiri senidetuakAldatu
Andorra la Vella ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
Andorra la Vella Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [2]
|
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Andorra la Vella, Andorra. World Climate Guide.
- ↑ (Gaztelaniaz) Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas. Noiz kontsultatua: 2018-07-26.