Manuel Antonio Noriega

Manuel Antonio Noriega Moreno (Panama Hiria, 1934ko otsailaren 11 - Panama Hiria, 2017ko maiatzaren 29a) panamar jenerala eta politikaria izan zen. Herrialdeko diktadore militarra izan zen 1983tik 1989 arte, nahiz eta presidente titulua inoiz ez zuen hartu.

Manuel Antonio Noriega

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Antonio Noriega Moreno
JaiotzaPanama Hiria eta Panama1934ko otsailaren 11
Herrialdea Panama
HeriotzaPanama Hiria eta Panama2017ko maiatzaren 29a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
HeziketaWestern Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Itzuli
Chorrillos Military School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra, droga kapoa eta military engineer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
soldadu
Parte hartutako gatazkakPanamako estatubatuar inbasioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Protestantismoa
Alderdi politikoa Democratic Revolutionary Party (en) Itzuli

de.wikipedia.org…
IMDB: nm0635342 Find a Grave: 179852848 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Militar ikasketak egin zituen Perun. 1968an, Omar Torrijos jeneralaren kolpe militarra lagundu zuen, eta urtebete geroago, Guarda Nazionalaren Zerbitzu Sekretuen buru izendatu zuten. Agintaritzatik arma eta droga trafikoari bidea erraztu zion, eta Panamako botere guztiak kontrolatzera iritsi zen erakunde demokratikoei muzin eginez. Hasiera batean AEBetako aliatu hurbila zen; izan ere, CIArentzat lan egin zuen 1950eko hamarkadaren amaieratik 1986 arte. 1980ko hamarkadaren amaieran, ordea, Noriegaren eta AEBen arteko hartu-emanak oso zailak ziren. 1989an, Estatu Batuetako armadak Panama inbaditu eta Noriega atxilotu zuen. Floridan epaitu zuten 1992an, droga trafikoa, diru zuritzea, Hugo Spadaforaren heriotzean parte hartzea eta beste delitu batzuk egiteaz akusatuta. Berrogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Antonio Noriega