Rubén Blades Bellido de Luna (Panama Hiria, 1948ko uztailaren 16a) panamar abeslari, musikagile, musikari, aktore, abokatu eta politikaria da. XX. mende amaiera eta XXI. mende hasierako salsa-musikari arrakastatsuenetako eta eragin handienetako bat da. Bere abestietan politika eta gizarte gaiak sartu ohi ditu[1].

Rubén Blades

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRubén Blades Bellido de Luna
JaiotzaPanama Hiria1948ko uztailaren 16a (75 urte)
Herrialdea Panama
Familia
Ezkontidea(k)Luba Mason
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Law School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, egile abeslaria, aktorea, politikaria, abokatua eta ministroa
Jasotako sariak
KidetzaWillie Colón & Rubén Blades
Genero artistikoarock
saltsa
world musica
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaElektra Records
Fania Records (en) Itzuli

rubenblades.com
IMDB: nm0001952 Allocine: 9121 Allmovie: p82036 TV.com: people/rubn-blades IBDB: 32194
Facebook: Medoro.Madera.Oficial Twitter: rubenblades Youtube: UCvRzNVtjYH8fumDk6FvRiHQ Musicbrainz: f050673a-dfb3-4200-b057-bf78213de36c Songkick: 206515 Discogs: 90559 Allmusic: mn0000296024 Deezer: 15796 Edit the value on Wikidata

1970eko hamarkadatik aurrera, 20 album baino gehiago kaleratu ditu. 1978ko Siembra diskoa, besteak beste Pedro Navaja eta Plastico kantak dakartzana, salsaren historiako salduenetako bat da[2]. Horrez gainera, genero desberdinetako musikari ugarirekin lan egin du, hala nola Paul Simon, Sting, Juan Luis Guerra edo Chayannerekin. 1983an hasi zuen aktore ibilaldia, The Last Fight filmean. Bere interpretaziorik goraipatuenak Robert Redforden The Milagro Beanfield War (1988), Jim Koufen Disorganized Crime (1989) eta Richard Rushen Color of Night filmeetakoak izan dira[1].

2004ko Panamako presidentziarako hauteskundeetan Martín Torrijos sustengatu zuen. 2004 eta 2009 artean Turismo ministroa izan zen[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b Rubén Blades Encyclopædia Britannica Online. 2012ko urriaren 1ean begiratua.
  2. Rubén Blades Tcm.com
  3. Rubén Blades regresa a los escenarios tras cinco años como ministro de Turismo de Panamá Blogs.lavanguardia.com

Kanpo estekak aldatu