Pedrarias Dávila

Pedrarias Dávila —jaiotza-izena: Pedro Arias Davila— (Segovia, Espainia, 1444 inguruan - León, Nikaragua, 1531ko martxoaren 6a) konkistatzailea izan zen.

Pedrarias Dávila
Bizitza
Jaiotza Segoviac. 1444
Herrialdea  Gaztelako Erresuma
Heriotza Grecia (en) Itzuli1531ko martxoaren 6a (87/88 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Isabel de Bobadilla y Peñalosa (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, politikaria, gudaria eta konkistatzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarra Infanteria
Gradua jeneral

Granadako Gerran (1481-1492) eta Afrikako kanpainetan (1508-1511) parte hartu zuen. 1513an Santa María la Antigua del Darien hiriko gobernari izendatu zuten. Lurralde berriak kolonizatzeko asmoz Espainiak antolatu zuen lehenengo espedizioa izan zen Pedrariasena. Sanlúcar de Barramedatik irten zen 1514ko apirilaren 11n, eta uztailaren 30ean iritsi zen Santa María la Antiguako portura. Vasco Nuñez de Balboak sortu zuen Santa María la Antiguako hiria, eta hango aldi bateko gobernari zen Pedrarias, iritsi zenean. Handik, gaur egungo Nikaraguara eta Costa Ricara espedizioak antolatu zituen. Kolonizatzaile anker eta doilorra izan zen; Vasco Nuñez de Balboa hilarazi zuen. Karlos V.a Espainiakoak gobernari-kargua kendu zion.

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.