Ordiziako Klasika
Ordiziako Klasika urtero, uztailaren bukaeran, Ordizian (Gipuzkoa) eta haren inguruetan, Txapel Gorri Kirol Elkarteak antolatutako lasterketa da.
2024ko Ordiziako Klasika | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Uztailaren amaieran |
Eskualdea | Euskal Herria |
Euskarazko izena | Ordiziako Klasika |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI Europe Tour |
Mota | Egun bateko lasterketa |
Antolatzailea | Txapel Gorri Kirol Elkartea |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1922 |
Edizio kopurua | 101 (2024) |
Lehenengo irabazlea | Francisco Sarasola |
Garaipen gehien | Ricardo Montero (5 aldiz) |
Amaierako edizioa | Jan Christen |
Gaur egun oraindik burutzen den Euskal Herriko txirrindularitza lasterketa zaharrena da.
Lasterketa
aldatuOrdiziako Klasika 1922an jaio zen, amateur kategorian, eta 1925ean izan zen profesionala lehenengoz. Etenaldi bakarrak Espainiako Gerra Zibil garaian izan zituen, 1936 eta 1937an.
1944 eta 1947 artean, 1949 eta 1951 artean eta 1955, 1957 eta 1975ean lasterketa amateur izan zen. 1952an eta 1974an hiru etapetan egin zituzten.
2005az geroztik, UCI ProTourrerako ari da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) arautzen dituen lasterketa multzoetako bat, alegia. Hori osatzen duten 20 taldeek UCI ProTour ligako lasterketetara joatera behartuta daude.
2007az geroztik, antzeko ibilbidea du: Ordizian hasi, 30 bat kilometroko zirkuitu bati bost bira eman eta Ordizian bukatu. Helmugara iristeko 10 bat kilometro falta denean, Abaltzisketa edo Altzotik pasatzen da (3. mailakoak).
Garaipen gehien lortutako txirrindularia Ricardo Montero da, bost 5 aldiz lehen postuan bukatu baitzuen.