David Arroyo

txirrindulari espainiarra

David Arroyo Durán (Talavera de la Reina, 1980ko urtarrilaren 7a) espainiar txirrindulari ohia da, 2001etik 2018ra profesionala izandakoa.

David Arroyo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Arroyo Durán
JaiotzaTalavera de la Reina1980ko urtarrilaren 7a (44 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
ONCE 2001-2003
Liberty Seguros Continental (en) Itzuli 2004-2004
Movistar Team 2005-2012
Caja Rural-Seguros RGA 2013-2017
Efapel Cycling (en) Itzuli 2018-2018
 
Pisua66 kilogramo
Altuera173 zentimetro

Twitter: davidarroyito Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Illes Balears–Banesto taldea (2005–2012) aldatu

Talde honetako eskalatzaile onenetakoa zen 2005etik 2012ra, Alejandro Valverde taldeburuarekin batera.

Arroyoren lehenbiziko garaipenik nabarmenak, 2004ko Portugalgo Itzulian lorturiko bi etapak (non Mendiko eta Gazteen sailkapenak poltsikoratu ziten) eta 2008ko Vueltako 19. etapa izan ziren.

2006ko Tourreko lehenbiziko astean, Valverde istripu bat izan zuen eta Arroyo taldeburu bilakatu zen, Óscar Pereiro taldekideak elastiko horia eskuratu zuen arte. Geroztik, Arroyok Pereirori lagundu zion mendiko etapetan, lidergoa amaieraraino mantentzen. 2010eko Italiako Giroan, Arroyok elastiko arrosa bost egunez jantzi zuen. Hamaikagarren etapan, ihesaldi bateko partaide izan zen, faborito nagusiekin 13 minutuko aldea lortuz eta hiru egun geroago, mendiko etapa batean, lidergoa eskuratu zuen. Maglia arrosa mantendu ahal izan zuen mendiko bi etapetan, baita Kronplatzeko erlojupekoan, hala ere, hemeretzigarren etapan lidergoa Ivan Bassoren eskuetan utzi behar izan zuen. Amaieran, sailkapen orokorreko bigarren postuan gelditu zen, pelotoiko mendateko jaitsieretan txirrindulari trebeenetariko bat zela frogatuz.

Caja Rural (2013–2017) aldatu

Talde hau, txirrindulari gazte eta beteranoez osatu zen eta Arroyoren asmoa aurreneko urteetan izandako maila ona berreskuratzea izan zen, baian zenbait lasterketetan aurreneko postuetan amaitu bazen ere eta lesio batzuk zirela medio, ezin izan zuen helburua lortu.

Palmaresa aldatu

2000

2002

2003

2004

2006

2007

2008

2009

2010

2011

2013

2014

2015

2016

2017

Sailkapen orokorra Itzuli handietan aldatu

Itzuli handia 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
  Italiako Giroa 10. 8. 2. 13.
  Frantziako Tourra 53 19. 12. 29. 66. 34.
  Espainiako Vuelta 19. 17. 24. 13. 20. 12. 122. 89.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu