José Luis Mayoz

txirrindulari euskalduna

José Luis Mayoz Aizpurua (Aginaga (Usurbil), 1954ko urtarrilaren 15a) gipuzkoar txirrindulari ohia da. 1977 eta 1982 artean izan zen profesionala. Ez zuen lasterketarik irabazi profesional mailan baina 1980ko eta 1981eko Frantziako Tourrak korritu zituen.

José Luis Mayoz
Bizitza
JaiotzaUsurbil1954ko urtarrilaren 15a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Ibilbide profesionala aldatu

Gazte mailan Gipuzkoako selekzioarekin korritu zuen. La Casera taldearekin Gipuzkoako Saria irabazi zuen eta ondoren Club Ciclista Irunés taldearekin berriz irabazi zuen Gipuzkoako Saria[1].

1974an Olsa taldearekin hainbat lasterketa irabazi zituen eta Presidenteen Kopako txapeldunordea izan zen[1].

1977an Teka taldearekin egin zuen debuta profesional mailan. 1978an Segoviako Vueltan bigarren egin zuen sailkapen nagusian eta 1980an Ordiziako Klasikan bigarren egin zuen Ismael Lejarretaren atzetik[2]. 1980an Frantziako Tourrean hartu zuen parte eta 54. postuan amaitu zuen. 1981ean berriz korritu zuen Frantziako Tourra eta amaitu ez bazuen ere Bordelen amaitu zen etapan zazpigarren egin zuen[3].

Palmaresa aldatu

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

Emaitzak itzuli handietan aldatu

Itzuli Handia 1980 1981
  Frantziako Tourra 54.[4] UT.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «MAYOZ, José Luis - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  2. (Ingelesez) Archives, Cycling. «Villafranca de Ordizia 1980» www.cyclingarchives.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  3. (Ingelesez) Archives, Cycling. «Tour de France 1981» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).
  4. «Ciclismo - Tour de Francia 1980 - Resultados» www.los-deportes.info (Noiz kontsultatua: 2023-05-19).

Kanpo estekak aldatu