Federico Ezkerra

txirrindulari bizkaitarra

Federico Ezkerra Alonso (Gordexola, 1909ko urtarrilaren 10a - Gueñes, 1986ko urtarrilaren 30a) euskal txirrindularia izan zen, 1928 eta 1944 profesionala izan zena. 87 garaipen baino gehiago lortu zituen[1].

Federico Ezkerra
Federico Ezkerra
Informazio pertsonala
Izena Federico Ezkerra Alonso
Jaiotza data 1909ko urtarrilaren 10a
Jaiotza herria Gordexola
Jaiotza herrialdea Bizkaia
Heriotza data 1986ko urtarrilaren 30a
Heriotza herria Gueñes
Heriotza herrialdea Bizkaia
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea
Rola Txirrindularia
Trebetasuna Eskalatzailea
Profesional taldea(k)
1928-1944 Orbea
Garaipen nagusiak
Volta a Catalunya (1942)
Espainiako Txirrindularitza Txapelketa (1940)
Espainiako Vuelta: etapa 1 (1935)
Frantziako Tourra: etapa 1 (1936)

Ibilbidea aldatu

Federico Ezkerra Gordexolan jaioa bazen ere, Sodupekoa izan zen, bertan bizi baitzen 1986an hil arte. Eskalatzaile fina, bere karreran 87 garaipen lortu eta euskal txirrindulari onenetariko bat izan zen.

1930ean Gipuzkoako Txapelketa lortu zuen. Bitan irabazi zituen Levanteko Itzulia eta behin Volta a Catalunya (1942an hain zuzen ere). 1940an Espainiako Txirrindularitza Txapelketa lortu zuen. Espainiako Vueltan etapa bat lortu zuen 1941an.

Frantziako Tourran hainbat aldiz hartu zuen parte. 1934an debuta egin eta ihesean Galibier igo zuen bakarrik, hala ere René Viettok harrapatu eta ezin etapa irabazi. Urte hartan sailkapen orokorreko 19. postuan bukatu zuen. 1936an etapa bat irabazi zuen, uztailaren 19an hain zuzen ere. 17.a bukatu eta berriro Galibierren onena izan zen. 1937an parte hartu arren, utzi zuen lasterketa.

Palmaresa aldatu

1930

1931

1932

1933

1934

1935

1936

1938

1939

1940

1941

1942

1944

  • 3. Espainiako Mendiko Txapelketan  

Taldeak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Federico Ezkerra - ProCyclingStats