18 taldek eta 117 txirrindularik hartu zuten parte, horietatik 69k bukatu zutenak.
Nagusitasunez gailendu zen Rafa Valls (Movistar) Ordiziako 96. Klasikoan. Taldeak egindako lan aparta errematatu zuen Vallsek. Azken kilometroetan jotako eraso oldarkorrari esker, bakarrik helmugaratu zen Valls. 28 segundoren tartea atera zien bigarren eta hirugarren sailkatuei: Jesús del Pinori (Vito-Feireinse) eta Juan Antonio Lópezi (Euskadi -Murias), hurrenez hurren.[1]
Lasterketa abiatu eta berehala sartu ziren hainbat txirrindulari eguneko ihesaldian. Espero bezala, ordea, tropelak inongo arazorik gabe harrapatu zituen. Hogei kilometro faltan, João Rodriguesek eta Rubén Fernándezek erasoa jo zuten. Garaipena, bi txirrindulari horien artean egongo zela zirudien. Alta, tropelak garaiz erreakzionatu zuen eta helmugarako hamar kilometro falta zirela atzeman zituzten. Azken kilometroetan egin zuen eraso Rafa Vallsek, eta tropeleko inor ez zen Movistarreko kidea jarraitzeko gai izan. Erraz nagusitu zen.[1]